eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

Beira iglua

Akordio berria

Hiru3 komunitateak beira birziklatzea bultzatuko du

EiTB.EUS

Ecovidrio erakundeak eta Hiru3 klubak lankidetza hitzarmena lotu dute beira birziklatzeko. Hartara, Gorritxoren irudia izango duten edukiontzi txikiak erabiltzea sustatuko dute.

  • Hiru3-birziklatzea

    Hiru3-birziklatzea

Hiru3 EiTBko haurren komunitateak Ecovidrio erakundearekin beira birziklatzearen garrantziaz jabetzeko lankidetza hitzarmena lotu du. Ekimen berritzaile bat bultzatuko dute hartara: Gorritxoren irudia daukaten edukiontzi txikiak erabiltzea sustatu.

ETB3ren '3Txulo' saioak ikus-entzuleen artean birziklatzea bultzatzeko hainbat ekimen egingo ditu. Halaber, Hiru3 klubak 80 edukiontzi zozketatuko ditu bazkideen artean eta bazkide egin nahi dutenen artean. Horrez gain, Ecovidrioren webean, EiTBk edukiontzi pertsonalizatuak salgai izango ditu.

Ostegun honetan aurkeztu da ekimena Gorritxo pertsonaiarekin. Ekitaldian, Andoni Aranburu EiTBren Estrategia eta Komunikazio zuzendariak eta Borja Martiarena Ecovidrioren Marketing zuzendariak hartu dute parte. Gazteak birziklatzera animatzeko, lankidetzak duen garrantzia azpimarratu dute biek.

Andoni Aranburuk azaldu duenez, EiTB ingurumenaren gaineko eragina samurtuko duten ekimenetan parte hartzeko prest dago beti: "Hiru3ren bidez EiTBk Ecovidriorekin lotutako itunak jasangarriagoak izaten lagunduko gaitu. Gaztetxoak eta gaztetxoen familiak beira birziklatzea da helburua", azaldu du.

EiTBren Estrategia eta Komunikazio zuzendariak adierazi du ekintza hau Komunikazio Taldearen ingurumen estrategiaren baitan dagoela: "EiTB barruan ingurumenaren gaineko eragina murrizteko ekintzak egin eta ohartarazteaz gainera, gure betebeharra jasangarriak izateko lantzen diren mezuak zabaltzea eta bultzatzea da". Aranburuk, ekimen honetan Ecovidrio bidelagun izateak balio handia duela esan du: "liderrak dira beira birziklatzearen kudeaketan, eta eurei esker, Euskadi alor honetan ranking-aren lehen postuetan dago".

Borja Martiarena Ecovidrioko Marketing zuzendariak, berriz, haurrek preskribatzaile gisa eta ingurukoen ohiturak aldatzeko indar handia dutela azpimarratu du. "Beraiek izango dira birziklatzaile etorkizunean, eta gure eginbeharra arreta piztuko dieten tresnak euren eskura jartzea da. Giza sentsibilizazioa, eta zehatzago esanda, gazteen kontzientzia piztea dira gure lehentasunak ekiterako orduan", amaitu du.

Euskadi, beira birziklatzen bigarren komunitatea

Edukiontzi berdearen bidez 57.332 beirazko ontzi hondakin birziklatu zituzten 2015ean, 2014an baino %2,5 gehiago. Hartara, Euskadi beira gehien birziklatzen dutenen zerrendan bigarren postuan dago. Ecovidriok 218 milioi ontziren gaikako bilketa, hau da, hiritar bakoitzeko 100 ontzi, kudeatu zuen. Guztira, birziklatutako ontzi kopuruak 45 aldiz Bilboko Guggenheim Museoaren azalera estali dezakeela esan dezakegu. Euskadin, bataz beste, 26,5 kg/biztanleko birziklatu ziren, iaz baino %2,5 gehiago.

Ecovidrio

Ecovidrio irabazi-asmorik gabeko erakundea da, 1998tik hona bere helburua beirazko ontzien hondakinak birziklatzea da. Birziklatzearen prozesu osoa kudeatzen du: gaikako bilketa, garraioa, beirazko ontzien tratamendua eta ondoren, merkaturatzea.

Gaur egun, 2.558 enpresa dira Ecovidrioren kide. Erakundearen barruko alorrek Espainiako BPGren %3 dira eta beirazko ontzien %99 saltzen dituzte.

Hiru3

EiTB taldeak haurrei zuzenduta sortutako komunitate digitala da Hiru3, Betizuren oinordekoa. Internet eta teknologia berriak ardatz hartuta, bi oinarri ditu: ETB3 telebista katea eta www.eitb.eus/hiru3 webgunea, 0tik 14 urterako neska, mutil eta nerabeei zuzenduta dago eta 30.000 bazkide ditu.