Hiru3ko maskarak, mozorro festa egiteko!

06:47

Mozorro festa egingo dugu! Bideo honetan maskara bat egiten eta berarekin jolasten erakutsiko dizuegu... Jarraitu pauso hauek:

1 - Lehendabizi, aurpegia estaliko digun borobila moztuko dugu.
2 - Ondoren bi zulo egingo dizkiogu, bertatik ikus ahal izateko.
3 - Jarraian, bildu dugun materialari formak emango dizkiogu eta, gehien gustatzen zaigun moduan, maskaran itsasten joango gara.
4 - Eta azkenik, bi zulotxo egin goma jartzeko.

Urtxintxa Eskolak eta Hiru3 komunitateak elkarlanean egindako tartea.

3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.

0:22

3 Kluba

3 Klubean topera!

Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!