Come Fomean jolasten!

Eskulanak ataleko bideo honetan, Brasilen egiten duten Come Fome jokoa eta horretan aritzeko behar den edalontzia prestatzen erakutsiko dizuegu. Jarraitu beharreko pausoak hauek dira:

1 - Plastikozko edalontzi bat hartu
2 - Nahi dugun moduan apaindu: koloretako gometxak itsatsiz, margoekin margotuz...

Eta ondoren, jolas hau ikasi behar dugu:

1 - Txalo txalo / bat bi hiru / txalo hartu utzi
2 - Txalo / hartu alderantziz / aurpegia / ipurdia / pasa / mahaia / utzi

 Urtxintxa Eskolak eta Hiru3 komunitateak elkarlanean egindako tartea.

3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.

0:22

3 Kluba

3 Klubean topera!

Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!