Inauterietarako dinosauro mozorroa

07:27

Inauterietarako dinosauro mozorroa egiten erakutsiko digute Olatz Lizarrak eta haren seme-alabek  Eskulanak ataleko bideo honetan. Material hau beharko duzue: kartoizko kutxa bat, koloretako kartulinak, papera edota gometsak, ohial zahar bat, guraizeak eta kola.

Pauso hauek jarraitu behar dituzue:

1 - Kartoizko kaxarekin mozorroaren gorputza egin.
2 - Apaindu kutxa nahi duzun moduan, kartulina zatiak itsatsiz, margotuz...
3 - Oihalarekin tiranteak egin.
4 - Beste kartoi zati batekin dinosauroaren burua egin eta apaindu.
5 - Burua gorputzarekin lotu eta prest!!

Urtxintxa Eskolak eta Hiru3 komunitateak elkarlanean egindako tartea.

3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.

0:22

3 Kluba

3 Klubean topera!

Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!