Kometa bat nola egin

Kometa bat egiteko pausoak azalduko ditugu. Horretarako, honako materialak behar dira: neurri ezberdinetako bi makil fin, zeta papera edota plastikoa, kola, haria, artaziak eta errotuladoreak.

1 - Bi makilak bata besteari lotuko dizkiogu hariaren laguntzaz, gurutze bat sortuaz.
2 - Gurutzea zetazko paperaren gainean jarri, eta laukia marraztuko dugu.
3 - Marraztutako laukia moztu ondoren, gurutzeari erantsiko diogu.
4 - Gurutzearen aldeetako hirutan, neurri bereko hiru hari motz korapilatuko ditugu.
5 - Hiru hariak elkartzen diren gunetik beste hari luzeago bat korapilatuko diogu, kometaren heldulekua hain zuzen ere.

Eskulanen atalan, Hiru3k eta Urtxintxa Eskolak egiten dute elkarlanean.

3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.

0:22

3 Kluba

3 Klubean topera!

Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!