Egin buztina etxean

Buztina egin eta buztinezko figura bat egiteko pausoak azalduko ditugu. Horretarako, honako materiala erabiliko dugu: aitzurra, lurra, eskularruak, galbahea (edo zulodun kaxa bat eta metalezko sarea), guraizeak, grapagailua, baldea, ura eta buztina.

1.- Mendira joan eta buztin apur bat hartu (lur arrunta eta buztina ez dira gauza bera). Nola jakin zer den buztina? Buztina moldeatu daiteke eta lur arrunta, ez.

*Buztina egiteko galbahea beharrezkoa da. Etxean galbaherik ez baduzue, zuek egin dezakezue. Horretarako, zulodun kaxa, metalezko sarea, guraizeak, grapagailua eta eskularruak beharko dituzue. Metalezko sarearekin estali zulodun kaxaren azpialdea. Soberan gelditzen zaigun sare zatia moztu guraizeekin eta, neurriko sarea daukagunean, josi metalezko sarea kaxari grapagailuaren bidez.

2.- Lurra galbahean jarri eta azpian balde bat jarriko dugu. Galbaheari ur apur bat bota eta, koilara baten edo eskuen laguntzaz, sarea igurtziko dugu.

3.- Baldean geratu den buztina oso likidoa bada, ahal dugun ur guztia kenduko diogu eta, hala ere, ur gehiegi badu, egun oso batez utziko dugu buztina moldeatzen hasi aurretik.

4.- Buztina prest dagoenean, moldeatzeari ekingo diogu eta, guk nahi dugun figura lortzean, lehortzen utziko dugu egun pare batez.

5.- Gure figura lehortzean, nahi izanez gero, koloreztatu dezakegu.

Eskulanen atalan, Hiru3k eta Urtxintxa Eskolak egiten dute elkarlanean.

3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.

0:22

3 Kluba

3 Klubean topera!

Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!