Nola egin dezakegu mahai-zapi polit bat etxean?

Mahaiaren gainean jartzeko mahai-zapiak egiteko pausoak azalduko ditugu. Horretarako, honako materialak behar dira: mendian bildutako lore, belar edo hostoak, kartulina, errotulagailuak, guraizeak, kola eta plastifikatzeko plastikoa.

1.- Kartulinari nahi diogun forma emango diogu. Horretarako, marraztu nahi dugun irudia kartulinan errotulagailuz.
2.- Itsatsi kartulinaren gainean mendian jasotako lore, hosto edo belarrak.
3.- Kartulina bi aldetatik plastifikatuko dugu eta soberan geratzen den plastikoa moztu egingo dugu.
4.- Prest ditugu dagoeneko mahai-zapiak, janaria bakarrik falta zaigu! On egin!

Eskulanen atalan, Hiru3k eta Urtxintxa Eskolak egiten dute elkarlanean.

3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.

0:22

3 Kluba

3 Klubean topera!

Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!