Mendian ibiltzeko edo askaria eramateko bizkar-zorro edo zakuto bat egiten erakutsiko dizuegu Urtxintxa Eskolak eta Hiru3 komunitateak eskulan honetan. Erraz erraza da! Pauso hauek jarraitu behar dituzue:
1 - Zakutoaren forma oihalean margotu.
2 - Marraren gainetik josi, zakuaren ahoa libre utziz.
3 - Ahoan, ondoren soka sartuko dugun tolestura sortu eta josi.
4 - Tolesturaren alde bakoitzean zuloak moztu eta bi soka sartu.
5 - Azpiko ertzean bi zulotxo egin.
6 - Soken muturrak horietan sartu eta josi.
Urtxintxa Eskolak eta Hiru3 komunitateak elkarlanean egindako atala.
3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.
Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 49
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.