Gurasoentzako informazioa

Gurasoentzako informazioa

Hiru3 komunitatea EITB taldeak haurrentzako edukien inguruan sortu duen komunitate digitala da. ETB-3 telebista katea eta www.eitb.com/hiru3 webgunea izango ditu euskarri nagusi, eta 2000ko hamarkadan Betizu Kluba izan zenaren oinordekoa izango da.

Hiru3 komunitatea, bere euskarriak eta eduki guztiak 0 eta 14 urte arteko haur eta gaztetxoei zuzenduta daude. EITB taldeak arreta berezia jarriko du Hiru3 komunitateko euskarriak haur eta gaztetxoentzako gune seguruak eta egokiak izan daitezen. Horrela bada, ez da euskarri hauetan adin txikikoentzako egokiak ez diren edukirik jarriko, ezta haietara modu errazean joateko lotura zuzenik ere.

Hala eta guztiz ere, guraso eta tutoreei gomendatzen zaie haurrei modu seguruan nabigatzen irakasteko, datuak emateak dakartzan arriskuei buruzko informazioa emateko, edota, adinaren arabera, haurrarekin batera nabigatzeko.

Bazkide egitea

Hiru3 komunitatea Betizu Klubaren oinordekoa da, eta klubeko kide ziren guztiak komunitate honetako kide izango dira aurrerantzean ere, 15 urte betetzen dituzten arte.

Kide izateagatik, besteak beste, webguneko zozketetan eta lehiaketetan parte hartu ahal izango dute. Eta bestelako abantailak ere izango dituzte, urtebetetzeetan jasotzen duten oparia adibidez.

Bazkide berria egiteko, aldiz, La Caixako bulegoetan aurkituko duten postala bete behar da, eta bulegoan bertan utzi edota postalean jartzen duen helbidera bidali behar da. Inprimaki hori hemen ere inprimatu dezakezue, eta bertan jartzen duen helbidera bidali.

Datuen erabilera

Hiru3ko kideen datuak datu-base bereizi batean gordeko dira, eta EITB taldea izango da hori kudeatzearen arduraduna. Datu horien erabilera eitb.com-eko lege-oharrean zehazten dena izango da. Hau da, EITBk datu pertsonalen babesari (DPBL legea) eta adingabekoen babesari dagozkien legedia betetzeko konpromisoa hartzen du.

Datu horiek komunitateko kideekin harremanetan jartzeko erabiliko dira batik bat: ekimen berriak martxan jarri direla jakinarazteko, zozketaren batean irabazle suertatu dela esateko, eta abar. Konfidentzialki erabiliko dira kasu guztietan, eta inoiz ez zaizkio EITBtik kanpoko hirugarren bati utziko.

Haurrak 15 urte betetzen dituen egunean, Hiru3ko kide izateari utziko dio, eta hala jakinaraziko zaio. Ondorioz, bere datuak ezabatu egingo dira datu-base honetatik.

Harremanetarako

Hiru3 komunitateari buruzko edozein zalantza, galdera edo iradokizun izanez gero, honako bide hauek dituzue harremanetarako:

  • hiru3@eitb.com helbide elektronikoa
  • 94 656 31 22 telefono zenbakia
  • Eskutitz bat idaztea honako helbide honetara:
    Hiru3 komunitatea
    Miramon pasealekua, 172
    20014 Donostia (Gipuzkoa)
Publizitatea

Laguntza

  • Ohiko galderak

    Ohiko galderak

    Hiru3ri buruz gurasoek egiten dituzten galdera ohikoenak eta horien erantzunak.

Madres y padres Información en castellano sobre Hiru3 para… Madres y padres
Publizitatea