laguntza

Gurasoentzako informazioa

3 kluba EITB taldeak haurrentzako edukien inguruan sortu duen komunitate digitala da. ETB-3 telebista katea eta www.eitb.eus/3kluba webgunea izango ditu euskarri nagusi, eta 2000ko hamarkadan Betizu Kluba izan zenaren oinordekoa izango da.

3 kluba, bere euskarriak eta eduki guztiak 0 eta 14 urte arteko haur eta gaztetxoei zuzenduta daude. EITB taldeak arreta berezia jarriko du 3 klubeko euskarriak haur eta gaztetxoentzako gune seguruak eta egokiak izan daitezen. Horrela bada, ez da euskarri hauetan adin txikikoentzako egokiak ez diren edukirik jarriko, ezta haietara modu errazean joateko lotura zuzenik ere.

Hala eta guztiz ere, guraso eta tutoreei gomendatzen zaie haurrei modu seguruan nabigatzen irakasteko, datuak emateak dakartzan arriskuei buruzko informazioa emateko, edota, adinaren arabera, haurrarekin batera nabigatzeko.

Bazkide egitea

3 kluba Betizu Klubaren oinordekoa da, eta klubeko kide ziren guztiak komunitate honetako kide izango dira aurrerantzean ere, 15 urte betetzen dituzten arte.

Kide izateagatik, besteak beste, webguneko zozketetan eta lehiaketetan parte hartu ahal izango dute.

Kide egiteko sartu helbide honetan www.eitb.eus/eu/hiru3/kide-gunea/kide-egin/.

Datuen erabilera

3 klubeko kideen datuak datu-base bereizi batean gordeko dira, eta EITB taldea izango da hori kudeatzearen arduraduna. Datu horien erabilera eitb.eus-eko lege-oharrean zehazten dena izango da. Hau da, EITBk datu pertsonalen babesari (DPBL legea) eta adingabekoen babesari dagozkien legedia betetzeko konpromisoa hartzen du.

Datu horiek komunitateko kideekin harremanetan jartzeko erabiliko dira batik bat: ekimen berriak martxan jarri direla jakinarazteko, zozketaren batean irabazle suertatu dela esateko, eta abar. Konfidentzialki erabiliko dira kasu guztietan, eta inoiz ez zaizkio EITBtik kanpoko hirugarren bati utziko.

Haurrak 15 urte betetzen dituen egunean, 3 klubeko kide izateari utziko dio, eta hala jakinaraziko zaio. Ondorioz, bere datuak ezabatu egingo dira datu-base honetatik.

Ohiko galderak

1 - Zein da 3 klubeko zenbakia?

3 klubeko zenbakia lehen Betizu zenbakia zen berbera da. Betizu Klubak izena aldatu du, baina bazkide zenbakiak lehengoak izaten jarraitzen dute.

2 - Zer da 3 kluba?

EITB taldeak haurrei zuzenduta sortu duen komunitatea da. Betizu Klubak bide berriak hartu ditu, eta internet eta teknologia berriak oinarri izango dituen komunitatea sortu da, ETBko haur programazioa ardatz hartuta.

3 - Ze abantaila izango dute nire haurrek 3 klubeko kide eginez gero?

3 klubeko kide izanik lehiaketetan eta zozketetan parte hartzeko aukera izango duzu eta zure urtebetetze egunean zoriondu egingo zaitugu.

4 - Zein da gutxieneko adina bazkide egiteko?

3 kluba 0 eta 14 urte bitarteko umeei eta gazteei zuzenduta dago. Beraz, bazkide egiteko gutxieneko adina 0 da.

5 - Nola egin daiteke 3 klubeko kide?

Alde batetik, Betizu Klubeko bazkide ziren guztiak 3 klubeko kide ere badira. Kasu honetan, 3 klubeko e-postak jasotzen ez badituzte, 94 656 31 22 telefonora deitu edo 3kluba@eitb.eus helbidera idatzi dezakete bazkide zenbakia emanez. Eta euren e-posta helbidea adierazi beharko dute, 3 klubak eurekin komunikazioa mantendu dezan.

Oraindik kide ez bazara, lasai. Oso erraz egin dezakezu, doan. 3 kluba webguneko kide egin orrian sartu eta bertan zehaztutako urratsak jarraitu baino ez duzu egin behar.

Prozesu hori egiterakoan, e-posta bat bidaliko jasoko duzu helbide elektronikoan, komunitatera ongi-etorria emanez eta bere kide-zenbakia zein den esanez.

6 - Zelan aldatu dezaket datu bat?

Daturen bat aldatu nahi izanez gero, 3kluba@eitb.eus helbidera bidali behar da mezua, aldatu nahi den datua zein den zehaztuta.

7 - Nola erabiliko dira 3 klubeko kide izateko ematen ditudan datu pertsonalak?

Hasteko, EITB taldeak datu-base bereizi batean gordeko ditu 3 klubeko kideen datuak. Horrez gainera, datuen babeserako legea eta adin txikikoen legea betez jokatuko du, konfidentzialtasun osoz eta EITBtik kanpoko inori datu horiek utzi gabe. Ondorioz, datu horiek soilik haurrarekin komunikatzeko erabiliko dira, ekimen berriak martxan jarri direla jakinarazteko, zozketa batean irabazle suertatu dela esateko eta abar.

8 - Nola har dezaket parte eitb.eus/3kluba-ko zozketetan?

3 klubaren webguneko zozketetan parte hartzeko ezinbestekoa da komunitateko kide izatea; datuekin batera, beti kide zenbakia eskatuko delako. Horretarako, 5. puntuan jartzen dituen pausoak eman behar dira.

9 - eitb.eus/3kluba-ko zozketa edo lehiaketa batean saria irabazi dudala ikusi dut. Zer egin behar dut?

Zozketa bateko saridunak atera ondoren, 3 klubeko lagunak jarriko dira harremanetan haurrarekin e-posta bidez, saria irabazi duela esateko eta opari hori non jaso behar duen esateko.

10 - Edozein arazo edo zalantza izanez gero, nola jarri naiteke harremanetan 3 kluba kudeatzearen ardura dutenekin?

3 klubak komunikaziorako hainbat bide jarri ditu:

  • 3kluba@eitb.eus helbide elektronikoa
  • 94 656 31 22 telefono zenbakia
  • Eskutitz bat idaztea honako helbide honetara:
    3 kluba
    Miramon pasealekua, 172
    20014 Donostia (Gipuzkoa)
Madres y padres Información en castellano sobre 3 kluba para… Madres y padres