Laguntza

1 - Zein da Hiru3ko zenbakia?

Hiru3ko zenbakia lehen Betizu zenbakia zen berbera da. Betizu Klubak izena aldatu du, baina bazkide zenbakiak lehengoak izaten jarraitzen dute.

2 - Zer da Hiru3 komunitatea?

EITB taldeak haurrei zuzenduta sortu duen komunitatea da. Betizu Klubak bide berriak hartu ditu, eta internet eta teknologia berriak oinarri izango dituen komunitatea sortu da, ETBko haur programazioa ardatz hartuta.

3 - Ze abantaila izango dute nire haurrek komunitateko kide eginez gero?

HIRU3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, 3TXULO saioan parte hartzeko aukera ere izango duzu, lehiaketan, dantzan zein abestuz, eta zure urtebetetze egunean zoriondu egingo zaitugu.

Eta horrez gainera, urteak betetzen dituztenean, opariak jasoko dituzte eta beste hainbat gauza.

4 - Zein da gutxieneko adina bazkide egiteko?

Hiru3 komunitatea 0 eta 14 urte bitarteko umeei eta gazteei zuzenduta dago. Beraz, bazkide egiteko gutxieneko adina 0 da.

5 - Nola egin daiteke komunitateko kide?

Alde batetik, Betizu Klubeko bazkide ziren guztiak Hiru3 komunitateko kide ere badira. Kasu honetan, Hiru3ko e-postak jasotzen ez badituzte, 94 656 31 22 telefonora deitu edo hiru3@eitb.eus helbidera idatzi dezakete bazkide zenbakia emanez. Eta euren e-posta helbidea adierazi beharko dute, Hiru3k eurekin komunikazioa mantendu dezan.

Oraindik kide ez bazara, lasai. Oso erraz egin dezakezu, doan. HIRU3 webguneko kide egin orrian sartu eta bertan zehaztutako urratsak jarraitu baino ez duzu egin behar.

Prozesu hori egiterakoan, e-posta bat bidaliko jasoko duzu helbide elektronikoan, komunitatera ongi-etorria emanez eta bere kide-zenbakia zein den esanez.

6 - Zelan aldatu dezaket datu bat?

Daturen bat aldatu nahi izanez gero, hiru3@eitb.eus helbidera bidali behar da mezua, aldatu nahi den datua zein den zehaztuta.

7 - Nola erabiliko dira komunitateko kide izateko ematen ditudan datu pertsonalak?

Hasteko, EiTB taldeak datu-base bereizi batean gordeko ditu Hiru3ko kideen datuak. Horrez gainera, datuen babeserako legea eta adin txikikoen legea betez jokatuko du, konfidentzialtasun osoz eta EiTBtik kanpoko inori datu horiek utzi gabe. Ondorioz, datu horiek soilik haurrarekin komunikatzeko erabiliko dira, ekimen berriak martxan jarri direla jakinarazteko, zozketa batean irabazle suertatu dela esateko eta abar.

8 - Nola har dezaket parte eitb.eus/hiru3-ko zozketetan?

Hiru3ren webguneko zozketetan parte hartzeko ezinbestekoa da komunitateko kide izatea; datuekin batera, beti kide zenbakia eskatuko delako. Horretarako, 5. puntuan jartzen dituen pausoak eman behar dira.

9 - eitb.eus/hiru3-ko zozketa edo lehiaketa batean saria irabazi dudala ikusi dut. Zer egin behar dut?

Zozketa bateko saridunak atera ondoren, Hiru3 komunitateko lagunak jarriko dira harremanetan haurrarekin e-posta bidez, saria irabazi duela esateko eta opari hori non jaso behar duen esateko.

10 - Edozein arazo edo zalantza izanez gero, nola jarri naiteke harremanetan komunitatea kudeatzearen ardura dutenekin?

Hiru3 komunitateak komunikaziorako hainbat bide jarri ditu:

Publizitatea

Laguntza

  • Ohiko galderak

    Ohiko galderak

    Hiru3ri buruz gurasoek egiten dituzten galdera ohikoenak eta horien erantzunak.

Publizitatea
Madres y padres Información en castellano sobre Hiru3 para… Madres y padres
Publizitatea
Publizitatea