Parte hartzeko azken eguna:2017/12/05
Abenduaren 6an izango da 'Sagu eta Pagu' filmaren aurrestreinaldia, Durangon, eta hara joateko 5 sarrera bikoitz zozkatu ditugu izena eman duten HIRU3ko kideen artean.
Zinema Euskaraz Zineuskadi elkarteak sustatzen duen programari esker, "Sagu eta Pagu" haurrei zuzendutako pelikula euskaraz estreinatuko da abenduaren 7an.
Abenduaren 6an, baina, filmaren aurrestreinaldia izango da Durangon (Zugaza zinema aretoan) eta HIRU3ko kideek aurrestreinaldira joateko aukera paregabea izango dute, izan ere, hara joateko 5 sarrera bikoitz zozkatu ditugu izena eman duten HIRU3ko kideen artean.
Badakizu, izan HIRU3 eta gozatu zinema euskaraz!
OHARRA: 17:30ean izango da pelikularen emanaldia, eta irabazleok bina sarrera izango dituzue Zugaza zinema aretoko leihatilan bertan. Sarrerak jasotzeko, zuen izen-abizenak eta HIRU3ko kide zenbakia jakinarazi beharko dituzue.
Irabazleen zerrenda:
3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.
Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 49
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.