eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

FAMILIARTEAN GOZATZEKO

Olentzero EiTBn izango da gaur!

Olentzerok EiTBren Bilboko egoitza bisitatuko du gaur, 12:00etatik 14:00etara bitartean.

  • Olentzero

    Olentzero

Gabonak heltzear dira, eta ohi legez, aurten ere Olentzero izango dugu gurean. Etxe guztietatik opariak banatu baino egun bat lehenago, abenduaren 23an, EiTBren Bilboko egoitzara bertaratuko da, familia osoaren gozamenerako. 12:00etatik 14:00etara bitartean, Olentzerorekin argazkiak atera ahalko dituzue. Gainera, zuen gutunak oraindik bidali ez badituzue, Olentzerori eskura emateko abagunea izango duzue.

Ez ahaztu, Olentzerori buruzko atari berezian eskutitza idatzi ahalko diozue, eta jokoak, eskulanak eta ipuinak aurkituko dituzue. Aurreko urteetan bezala, gainera, atari horretan Olentzerorekin ateratzen dituzuen argazki guztiak izango dira ikusgai.

Gurera etortzeko gonbidapena luzatzen dizuegu, egun berezi eta ahaztezina izango baita.

a izango baita.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Olentzero 2023