eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Hiru3ko kideentzat

PortAventurara joateko sarrerak eta liburuak opari, aurten ere

"laCaixa"ri esker, PortAventurara joateko sarrera bat eskuratu ahal izango duzue Hiru3ko kideek, eta liburuen zozketan parte hartuko duzue, Ibaizabalen eskutik.  

  • PortAventura

    PortAventura

Hiru3 komunitateko kideak zorioneko zaudete! Izan ere, zuei horrenbeste gustatzen zaizuen parke tematiko batera, PortAventurara, joateko sarrera bat eskuratu ahal izango duzue, "laCaixa"ri esker. Iazko moduan, heldu batentzako sarrera bat erosiz gero, zuentzako bat emango dizuete, doan, gertuen duzuen "laCaixa"ren bulegoan, Izar Libreta baduzue (bestela, ireki bat, gutxienez 5 euro sartuta). Ondo ibili!

Horrez gain, Ibaizabal argitaletxeak liburu batzuk eman dizkigu Hiru3ko kideen artean zozkatzeko. Beraz, iaz bezala, hilero, hilabete horretan urteak bete dituztenen artean egingo dugu zozketa. Hala, hilero irabazle bat egongo da, eta adinaren araberako liburu bat jasoko du. Adi, urtarrileko zozketa laster egingo dugu eta!

Hona hemen zozkatuko ditugun liburuen zerrenda:

- Ikusi-makusi zein ikusten duzu? (1-2 urte) Ikusi-makusi bilduma

- Katalin eta animalien liburu handia (3-4 urte) Katalin bilduma

- Mikela ilargira doa (5-6 urte) Mikela igela bilduma

- Basoko Loti ederra (7-8 urte) Haurrentzako albuma

- Bizikleta lapurtu didate (9-10 urte) Gaztetxo! bilduma

- Zonbi Parkean harrapatuta (11-12 urte) Zonbigunea bilduma

- Hildakoen eremuan (13-14 urte) Avis eta Alba bilduma

Zorte on, zozketan! Irabazleen izenak webgune honetan bertan argitaratuko ditugu.

Eta ez ahaztu tarteka-marteka Hiru3 ataria bisitatzea gure ekimenen berri izateko.