eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Hiru3ren eskutik

Disney Live! Mickey's Music Festival-erako sarrerak zozkatu ditugu

Uxue Galarraga, Ane Artetxe, Unai Vega, Ekain Etxebarria, Paul Villardon eta Uxue Blanco dira Donostiarako sarreren irabazleak.  

  • Disney Live! Mickey's Music Festival

    Disney Live! Mickey's Music Festival

Disney Live! Mickey’s Music Festival familia osoarentzako ikuskizuna ez galtzeko moduko ekitaldia da, eta EiTBren Hiru3 klubari esker, gure kide hauek doan ikusi ahal izango dute: Uxue Galarragak, Ane Artetxek, Unai Vegak, Ekain Etxebarriak, Paul Villardonek eta Uxue Blancok. Bakoitzak bi sarrera jasoko ditu martxoaren 8an Kursaalen, arratsaldeko lauretan izango den emanaldirako.

Datorren astean, Gasteizerako sarrerak zozkatuko ditugu, eta martxoaren amaieran, Bilborakoak. Martxoaren 12tik 14ra, Gasteizko Fernando Buesa Arenan ikusi ahal izango da ekitaldia, eta apirilaren 12tik 14ra, berriz, Miribillako Bilbao Arenan gozatu ahal izango dugu ikuskizun liluragarri horrekin.

Disneyko 25 pertsonaia baino gehiago arituko dira kantan eta dantzan Disney eta Pixar etxeetako La Sirenita, Aladdin eta Toy Story filmetako izarrekin. Eta, gainera, Disney etxeko betiko abesti ezagunak gaur egun oso modan dauden beste estilo batzuen doinuez (Hip Hop, Pop, Swing, Reggae, Rock, Country...) entzungo ditugu.

Mickey Mouse eta Minnie Mouse, Donald eta Goofy lagunak; Ariel, Sebastian eta Ursula; Jasmine, Aladdin eta Jeinua; eta Woody, Buzz eta Jessie egongo dira bertan. Horiek guztiek hunkitu egingo dituzte entzuleak eta gogora ekarriko dizkiete garai guztietako istoriorik politenak.

Zozketan parte hartzeko, Hiru3 webgunearen Zozketak atalean sartu beharko duzue datorren astean, jaialdia ikusi nahi duzuen hiriburua aukeratu, eta datuak bete, Hiru3 klubeko bazkide zenbakia zein den zehaztuta.

Bazkide egitea oso erraza da. Inprimaki hau osatu eta hiru3@eitb.eus helbide elektronikora bidali baino ez duzue egin behar.

Zorte on!

 

 

 


 

m>