eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Euskararen alde

Gorritxo Kilometroak jaian egongo da, igandean

Ibilaldia eta Araba Euskaraz jaietan egin zuen bezala, Gorritxo "Sorgintxulo" saioko galtzagorriak umeak agurtuko ditu eta argazkiak aterako ditu haiekin Kilometroak jaian.

  • Gorritxo

    Gorritxo

Kilometroak 2015, Gipuzkoako ikastolen aldeko festa, hartuko du Usurbilek igande honetan, urriaren 4an, eta han izango da Gorritxo, "Sorgintxulo" saioko galtzagorri bihurria, nahi duten guztiekin argazkiak ateratzeko. "Lotzen gattunk" lelopean egingo da aurten jaia, eta Usurbilgo Udarregi Ikastolari laguntzeko izango da.

Ibilaldia eta Araba Euskaraz jaietan egin zuen bezala, Gorritxo galtzagorria Kilometroak jaian egongo da, eta aurreko festetan bezala, umeak agurtzen eta beraiekin argazkiak ateratzen ibiliko da, goizean eta arratsaldean. Lehenengo gunean jarriko du karpa Hiru3k, eta haurrek kide egiteko aukera ere izango dute bertan.

Euskal Irrati Telebistak eta Ikastolen Konfederazioak lankidetza hitzarmena berritu zuten apirilean. Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusiak eta Koldo Tellitu Ikastolen Konfederazioko presidenteak izenpetu zuten itunaren arabera, EiTB 2015eko ikastolen jaietan egoteko eta bere hedabideetan horien zabalkundea egiteko konpromisoa hartu zuen . Horrela, bada, urrian, Kilometroak eta Nafarroa Oinez jaietan izango da EiTB.