KARPIN ABENTURA parkera joateko sarrera bat doan, Hiru3ko kideentzat

hiru3

HIRU3ko kideentzat

Karpin Abentura parkera joateko sarrera bat doan, Hiru3ko kideentzat

2015/10/28

EiTBk eta Karpin Abenturak sinatu duten akordioari esker, Hiru3ko kideek parkerako sarrera bat eskuratu ahal izango dute doan, helduentzako sarrera bat erosiz gero.

  • Karpin Abentura

    Karpin Abentura

    Karpin Abentura
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

EiTBk eta Karpin Abenturak ehunka animalia ikusteko eta egun zoragarria pasatzeko aukera ematen diete Hiru3ko kideei. Izan ere, bi erakundeek lankidetza-hitzarmena sinatu berri dute, eta, horri esker, etxeko txikiek Karpin Abenturarako sarrera bat lortu ahal izango dute doan, helduentzako sarrera bat erosiz gero.

Karpin Abentura beraien inguru naturalean bizi ezin diren animalia basatientzako gunea da. Inguru paregabean dago, eta Kantauriko ibilbideko kultur eta aisialdi eskaintza zabalaren osagaietako bat da. Guztira, 55 espezietako 450 animalia baino gehiago bizi dira Karpinen. Gainera, parkeak hainbat eremu ditu: Animalia, Terrasauro, Gastornisland, Chavarri Jauregia, Dinotxiki eta erakusketa-aretoak.

Duela egun batzuk bidali genizkien Karpin Abenturara joateko kupoiak Hiru3ko kide guztiei mezu elektroniko bidez. Norbaitek jaso ez badu, gurekin jar daiteke harremanetan arazoa konpontzeko hiru3@eitb.eus helbidera mezua bidalita edo 94 656 3122 telefono-zenbakira deituta; izan ere, baliteke helbide elektronikoa txarto izatea.

Hiru3 komunitatea 0 eta 14 urte bitarteko ume eta gaztetxoentzako EiTBren kluba da, eta bazkideek hainbat abantaila dituzte. Esaterako, aurten, PortAventura eta Karpin Abentura parkeetarako sarrera lor dezakete doan, eta gure zozketetan eta lehiaketetan parte har dezakete: Ibaizabalen liburuak, Nafarroa Oinezeko kamisetak, Maya eta Pipiren produktuak, Bertikal jolasa, “Yoko eta lagunak” filmaren aurrestreinaldirako sarrerak eta abar. Gainera, umeen intereseko albisteak jasotzen dituzte posta elektroniko bidez; adibidez, Hiru3ren webguneko atal berriak, jokoak…

Hiru3ko kide egitea oso erraza da: eskari-orria bete, guraso edo tutore batek sina dezala eta Hiru3ra bidali.

Animatu, Hiru3ko kide egin eta lagunei esan!

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Hiru3ko kide ONLINE egin

  • Webgunea erabiliz!

    Webgunea erabiliz!

    Hiru3ko kide izateak abantaila ugari ditu: zozketak, sarrerak,... Sartu eta beete inprimakia. Oso erraza da!

Publizitatea