eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Zozketa

Hiru3ko kideek Ibaizabalen liburuak jasoko dituzte opari 2016an ere

HIRU3

Ibaizabal argitaletxearen eskutik, Hiru3 komunitateak liburu bat zozkatuko du hilero, hil horretan urteak bete dituzten klubeko kideen artean.

  • Ibaizabal argitaletxearen liburuak

    Ibaizabal argitaletxearen liburuak

Hiru3 komunitateko kideak zorioneko zaudete! Izan ere, aurreko urteetan bezala, Ibaizabal argitaletxearen eskutik, liburuak zozkatuko ditugu hilero, hil horretan urteak bete dituzuen kideen artean. Hilabete bakoitzeko irabazle bat egongo da, eta adinaren araberako liburu bat jasoko du.

Behin zozketa eginda, irabazleak gurekin harremanetan jarri beharko du liburua jasotzeko modua zehazteko. Opariak EiTBren edozein egoitzatan hartu ahal izango dira. Hiru3ko kide ez direnek inprimaki hau bete eta Hiru3ra bidali beharko dute.

Hona hemen aurten zozkatuko ditugun liburuen zerrenda:

- Honelakoa naiz ni (1-2 urte) (Kometa bilduma)

- Txominen 5 zentzumenak (3-4 urte) (Txomin bilduma)

- Itsasoa edan dut (5-6 urte) (Txirrista bilduma)

- Beñaten eskutitzak (7-8 urte) (Matxinsalto bilduma)

- Nahla (9-10 urte) (Gaztetxo! bilduma)

- Aberastu naiz azkenean! (11-12 urte) (Oriol bilduma)

- Hildakoen eremuan (13-14 urte) (Avis eta Alba bilduma)

 

Zorte on zozketan! Irabazleen izenak webgune honetan bertan argitaratuko ditugu.

Eta ez ahaztu tarteka-marteka Hiru3 ataria bisitatzea gure ekimenen berri izateko.