eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Saio Berria

“3txulo”, ETB3ko saio berria

Otsailean, "3txulo" umeentzako saioa izango dugu ikusgai ETB3n. Iraganak eta etorkizunak bat egingo dute gurean, “3txulo”n, 2ttor, Xbel, 4ra, Gorritxo, Sasi eta Laino pertsonaia maitagarrien eskutik.

0:23

Otsailaren 22an, "3txulo" izeneko saio berria izango dugu ETB3n. Saioa goizean, eguerdian eta arratsaldean ikusi ahal izango da, eta beraz, umeek primeran pasatu ahalko dute telebista aurrean eskolara joan baino lehen, bazkalorduan eta etxeratzen direnean.

“3txulon” garai desberdinetako 6 pertsonaia egongo dira: Bittor (2ttor) iraganetik dator; Laura (4ra), etorkizunetik; Ixabel (Xbel) gaur egungoa dugu; Gorritxo denboragabea da, eta azkenak, Sasi eta Laino, noizkoak diren inork ez dakien galtzerdi parea dira. Izan ere, baten batek, inoiz, nonbait galdutakoak dira.

Erabat desberdinak diren 6 pertsonaia horien arteko elkarbizitza ikusiko dugu "3txulo" izeneko topagune izugarri dibertigarrian eta pertsonaia horien gorabeherak ezagutuko ditugu: dituzten kezkak, ilusioak, poztasunak, tristurak, barreak, kantuak, dantzak...

Gainera, zientzia, eskulanak, esperimentuak trikimailuak, sukaldaritza, bitxikieriak, txisteak, asmakizunak, jakingarriak... izango ditugu.

"3txulo"n edozer gerta daiteke. Iraganeko istorioak eta historiak ezagutu ahalko ditugu, etorkizuneko misterioak deskubritu eta, jakina, gaur egungoak gozatu.

"3txulo", laster, ETB3n. Ez galdu!