eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Egun zoragarriak igaro GTG Hiru3 udalekuetan Sastarrainen

Hiru3 komunitateak eta “Gu Ta Gutarrak” saioak Sastarrain baserri-eskolan ezin hobeto pasatzera animatzen zaituzte. Hainbat ekintza egiteko aukera izango duzue eta gutarrak ezatugu ahalko dituzue.

0:52
Udalekuak gtg

Oraindik ez baduzue planik egin ekainaren azken asterako edo abuzturako, garaiz zabiltzate Zestoako (Gipuzkoa) Sastarrain baserri-eskolan primeran pasatzeko eta egun zoragarriak igarotzeko. Hainbat ekintza egiteko aukera izango duzue, eta, gainera, gutarrak ezagutu ahal izango dituzue, horietako batzuk begirale arituko baitira bertan. Hiru3 komunitateak eta ETB1eko "Gu Ta Gutarrak" saioak Sastarrainen ezin hobeto pasatzera animatzen zaituzte. Izan ere, lagun berriak egingo dituzue ingurune ikusgarri batean.

Sastarrain baserri-eskola eta aterpetxea Zestoan dago (Gipuzkoa), eta 1989an jarri zuten martxan. Hala, bada, urteotan, milaka ume eta gazte izan dira aisia eta natura-heziketa batzen. Uda honetan, zazpi eguneko bost txanda antolatu dituzte, oporretan udaleku zoragarri hauetan goza dezazuen. Horrez gain, udaleku dibertigarri hauetako begirale batzuk gutarrak izango dira.

Udalekuak astelehenetik igandera izango dira, txanda hauetan:

-          Ekainaren 27tik uztailaren 3ra

-          Abuztuaren 1etik 7ra

-          Abuztuaren 8tik 14ra

-          Abuztuaren 15etik 21era

-          Abuztuaren 22tik 28ra

Horrez  gain, udalekuen gaia aukera dezakezue:

-          Baserri-eskola: 8-14 urtekoentzat, euskaraz edo ingelesez. Prezioa: 294 €

-          Abentura-kirolak: 12-16 urtekoentzat, euskaraz. Prezioa: 308 €

-          Zaldiketa: 8-14 urtekoentzat, ingelesez. Prezioa: 350 €

Ume eta gazteek ekintza ugari egingo dituzte udaleku motaren arabera: baserriko animaliak ezagutu, eskalada, espeleologia, mendi-ibilaldiak, zaldiketa ikastaroa, ogigintza eta artisautza tailerrak, historiaurrea ezagutu, baratzeko lanak, hondartzara ibilaldiak, jolasak, gaubeilak…

Aukeratu gustukoen duzuen udaleku mota, eta eman izena web orri honetan bertan duzuen formularioan! Animatu, ederto pasatuko duzue eta!

Oharra: Gutxieneko taldea (10 ume) osatzen ez bada, bertan behera geratuko da txanda.