eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

EiTB Nafarroan

ETB3 ikusgai izango da Nafarroan, 07:00etatik 09:00etara, ETB1en bidez

A.E.|EiTB

Irailaren 26tik aurrera, haur programazioa ikusi ahal izango dute ikusleek lehenengo katetik.

Irailaren 26tik aurrera, ETB3 katea ere ikusi ahal izango da Nafarroan, ETB1en bitartez. Hartara, haur programazioa oraindik jaso ezin duten ikusleek aukera izango dute egunero, 07:00etatik 09:00etara, horrekin gozatzeko. Hortaz, '3TXULO' saioaren goizeko tartea ikusteko aukera izango dute, 08:05 aldera, hain zuzen ere.

ETB3ren eskaintza osoa eitb.eus-eko Hiru3ren webgunean eta EiTB Nahieran-en ere ikus daiteke.