eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

IKASTOLEN ALDEKO FESTA

Gorritxo Kilometroak festan egongo da, Bergaran, urriaren 2an

Gipuzkoako ikastolen aldeko festa izango da Bergaran igandean, eta HIRU3 kluba ere han izango da, 4. gunean. Gainera, Gorritxo "3txulo"ko pertsonaiak argazkiak aterako ditu umeekin. Ez ezazu galdu!

  • Kilometroak 2015

    Kilometroak 2015

Gorritxo, "3txulo" saioko galtzagorri maitatua, Gipuzkoako ikastolen aldeko festan izango da Bergaran, urriaren 2an, eta nahi duenak harekin argazkiak egiteko aukera izango du. Horrez gain, haurrak EiTBren Hiru3 ume eta gaztetxoentzako klubaren kide egin ahal izan dira jaian bertan. Hemendik egun batzuetara ongietorria emateko eskutitza jasoko dute eta Hiru3ko bazkide izateagatik hainbat abantaila izango dituzte: gure lehiaketetan eta zozketetan parte hartzeko aukera, Ibaizabalen liburu bat opari jasotzekoa, PortAventurarako eta Karpin Abenturarako sarrera bat doan lortzekoa, eta intereseko albisteak jasotzekoa, adibidez.

Kilometroak festan ateratako argazkiak gure webgunean jarriko ditugu egunotan, iaz egin genuen moduan. Izan ere, 2015ean ikastolen aldeko jaietan eta euskal eskola publikoaren aldeko festan izan zen Gorritxo. Ehunka argazki atera zituen, eta argazki galeria ugari argitaratu genituen web orrian.

Halaber, EiTBk, aurreko urteetan bezala, euskara eta hezkuntzaren aldeko jaien zabalkundea egingo du bere hedabideetan, eta horien inguruan jazotzen den guztia kontatuko du.

Bost gunetan banatuta, eta "Dmasa" lelopean, Bergarako Aranzadi Ikastolak antolatutako hainbat eta hainbat ekitaldik girotuko dute eguna. Bada, HIRU3 gunea eta Gorritxo zure zain izango dituzu Bergaran igandean, Kilometroak festa handian, 4.gunean. Ez ezazu galdu!

 

 

rong>

rong>