HIRU3 komunitateak disko berria kaleratu du!

hiru3

HIRU3 komunitateak diskoa kaleratu du!

2016/11/16

"3TXULO" saioko protagonistak dira abeslari hamar kantuz osatutako diskoan. Durangoko Azokan aurkeztuko dute lana, baina eskuragai dago jada Elkar dendetan.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

HIRU3 komunitatearen disko berria kalean da dagoeneko. Hamar kantuz osatutako lanak "3TXULO" saioko hainbat kantu ezagun biltzen ditu; ‘Bota 5ekoa‘, ‘Lotaratu’, ‘Plisti-plasta’, ‘Zori, Zorionak’ eta ‘3TXULO!’, besteak beste.

2ttor, 4ra, Xbel eta izeba Kattalin fin aritu dira kantuan, eta zuk ere eurekin batera behar den moduan abesteko, kantu guztien letrak ere jasotzen ditu disko honekin batera doan liburuxkak.

Hartu parte lehiaketan eta lortu diskoa doan!

Azaroaren 21etik abenduaren 2ra bitartean, egunero erakutsiko dugu diskoa "3TXULO" saioan, baina, egun bakoitzean leku batean egongo da kokatuta. Zure lana honakoa izango da: esaguzu saioan zein egunetan eta non ikusi duzun diskoa, eta baliteke zuretzako izatea! Egunero disko bat zozkatuko dugu. Astelehenetik aurrera jarriko dugu martxan lehiaketa webgunean, beraz, ez galdu aukera, hartu parte eta lortu zurea!

Durangoko Azokan aurkezpena

Diskoa eskuragai dago jada Elkar dendetan. Gainera, Durangoko Azokan egingo da aurkezpen ekitaldia, Saguganbaran, abenduaren 6an, 14:00etan. Aurretik, 12:30ean hasita, Durangoko Azokan bertan, Elkar argitaletxearen standean izango dira "3TXULO" saioko protagonistak diskoak sinatzen.

Aurrerago ere izango ditugu hitzordu gehiago. Beraz, adi-adi egon!

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Hiru3ko kide ONLINE egin

  • Webgunea erabiliz!

    Webgunea erabiliz!

    Hiru3ko kide izateak abantaila ugari ditu: zozketak, sarrerak,... Sartu eta beete inprimakia. Oso erraza da!

Publizitatea