eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Hiru3ko kideentzat

Bizkaia Park Abenturara joateko sarrera bat doan

EiTBk Bizkaia Park Abentura gunearekin hitzarmena sinatu du, eta Hiru3ko kideek sarrera bat lortu ahal izango dute doan, beste sarrera bat erosiz gero.

  • Bizkaia Park Abentura

    Bizkaia Park Abentura

EiTBk eta Bizkaia Park Abentura guneak piraten mundura hurbilduko ditu Hiru3ko kideak. Izan ere, lankidetza-hitzarmena sinatu dute bi erakundeek, eta horri esker, gunerako sarrera bat lortu ahal izango dute doan Hiru3ko kideek, beste sarrera bat erosiz gero. Kide bakoitzak behin bakarrik erabili ahalko du eskaintza hau.

Bizkaia Park Abenturan piraten munduan murgilduko gara! Zuhaitzerara igo, faro baten gainean jarri, piraten sareetatik ihes egin, txirristatik jaitsi…Umeek hori guztia egin ahal izango dute Bizkaia Park Abentura gunean, ezin hobeto pasatzeko aukera eskainiz. Parkea urtebete eta 13 urte bitarteko umeentzat da, eta adinaren arabera egokitutako hainbat gune ditu.

Datozen egunotan bidaliko dizuegu Bizkaia Park Abenturara joateko kupoiak Hiru3ko kide guztiei mezu elektroniko bidez. Norbaitek jaso ezean, gurekin harremanetan jar dadila arazoa konpontzeko, hiru3@eitb.eus helbidera mezua bidalita edo 94 656 3122 telefono-zenbakira deituta; izan ere, baliteke helbide elektronikoa txarto jasota izatea gure datu-basean.

Hiru3 komunitatea EiTBk 0 eta 14 urte bitarteko ume eta gaztetxoentzat duen kluba da, eta bazkideek hainbat abantaila dituzte. Esaterako, aurten, hainbat gune eta museoetara (PortAventura, Karpin Abentura, Urdaibai Bird Center, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa eta Bizkaia Park Abentura) joateko sarrera lor dezakete doan, eta gure zozketetan eta lehiaketetan parte har dezakete: Ibaizabalen liburuak, Mayaren produktuak, estreinaurrekoetarako sarrerak eta abar. Gainera, umeen intereseko albisteak jasotzen dituzte posta elektroniko bidez.

Hiru3ko kide egitea oso erraza da. Gainera, eskaria egunotan eginez gero, beira birziklatzeko 40 edukiontziren zozketan parte hartuko duzu.

Animatu, Hiru3ko kide egin eta lagunei esan!

unei esan!