eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Danborrada 2017

Donostiako haur danborrada, HIRU3n zuzenean

EiTB

Ostiralean, Donostiako haur danborrada izango da ikusgai zuzenean HIRU3 webgunean.

Ostiralean Donostiako haur danborradan parte hartuko duten neska-mutikoak izango dira protagonista ETB1eko goizeko programazioan. Emanaldia 11:40an hasiko da, eta Imanol Artolak egingo du kontakizuna. Urtero legez, danbor nagusiak, jeneralak, laguntzaileek, Easo ederrak, damek, pertsonaiek eta palafrezainek hiriko kaleak zeharkatuko dituzte. Luisma Laboa kazetaria kalean egongo da haur eta gaztetxoekin hizketan eta ibilbidearen nondik norakoak zuzen-zuzenean azaltzen.

12:00etan, haur guztiek "San Sebastian Martxa" eta "Donostiako Antzinako Himnoa" joko dituzte danbor nagusiaren zuzendaritzapean. Horrela emango zaio hasiera desfileari Alderdi Ederren, eta Sarriegi maisuaren melodiak interpretatuko dituzte hiriko kaleetan zehar.

eitb.eus-en streaming bidez

eitb.eus-ek Danborradaren ekitaldi guztien jarraipen berezia egingo du eta HIRU3n zuzenean ikusteko aukera izango da. San Sebastian jaien inguruko emanaldi guztiak zuzenean, streaming bidez, eskaintzeaz gain, Danborradaren inguruko informazio guztia ikusgai izango da webguneak ekitaldiaren inguruan prestatu duen atari berezian.