eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Otsailaren 10etik aurrera

‘Batman: La LEGO® Película’ filma euskaraz, zinema aretoetan

eitb.eus

Ostiraletik aurrera euskaraz ikusi ahalko da zinema aretoetan Warner Bros Pictures etxeak ekoitzitako animaziozko filma. HIRU3ko kideen artean filma ikusteko sarrerak zozkatuko ditugu. Adi-adi egon!

1:00

Zinema Euskaraz Zineuskadik sustatzen duen programari esker, ostiralean, otsailaren 10ean, Batman: La LEGO® Película zinema aretoetara iritsiko da euskaraz. Aurten, Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatuko den hirugarren pelikula izango da Warner Bros Pictures etxeak ekoitzitako hau.

Izenburuak argi uzten duenez, Batman izango du protagonista. Bihurri samarra da, eta zeregin zehatz bat izango du: Gotham hiria salbatzea. Izan ere, Joker gaiztoak goitik behera suntsitu nahi du. Batman arin konturatuko da bakarrik ezingo diola aurre egin erronkari, eta, gogoz kontra izan arren, bakarrik jokatzeari uko egin eta taldean lan egiten ikasi beharko du.

Sarrerak HIRU3ko kideentzat

Datozen egunotan Batman: La LEGO® Película filma ikusteko sarrerak zozkatuko ditugu HIRU3 klubeko kideen artean. Beraz, adi-adi egon, lortu zure sarrera eta gozatu zinema euskaraz!