eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Izan HIRU3!

Izan HIRU3: nola egin kide online?

Hiru pauso eman behar dira kide egin ahal izateko. Oso erraza da: sartu webgunean, izan HIRU3 eta abantaila ugari izango dituzu!

1:48

Bideoak (1)

HIRU3 EiTBk haurrentzat sortutako komunitatea da, eta kideek abantaila ugari dituzte. Kide egiteko jarraitu beharreko pausoak honako hauek dira:

1-. Hasteko, HIRU3ko kide egin izeneko webgunean dagoen formularioa bete behar da, Datuak izeneko atalean. Aita, ama edo tutore datuak eta kide berriaren datuak jaso behar dira; kide bat edo gehiago sartzeko aukera izango duzu. Behin datu guztiak betetakoan, ‘Gorde’ botoiari eman.

2-. Jarraian, posta elektroniko bidez mezu bat jasoko duzu, formularioko datu horiek guztiak dituen PDF batekin. Bada, hori inprimatu eta sinatu behar duzu. Ondorengo urratsa emateko, beharrezkoa da dokumentu hori sinatuta bidaltzea. Horretarako, behin sinatu ondoren, dokumentuari argazkia atera edo eskaneatu, eta bidal iezaguzu mezu elektroniko horretan bertan jartzen dizugun ‘Zure baimena igo’ esteka baliatuz.

3-. Zure baimena bidali ostean, oniritzia jasoko duzu mezu baten bidez. Handik gutxira, HIRU3ko lantaldeak datuak baieztatu ondoren, klubeko ongietorri mezua eta kide zenbakia jasoko dituzu.

Urrats horiek ematea nahikoa da HIRU3ko kide izateko. Abantaila ugari izango dituzu!

*Edozein arazo izatekotan, hiru3@eitb.eus helbidera mezu bat bidalita argituko ditugu erabiltzaileen zalantzak.