PortAventurara joateko sarrera doan | Hiru3

hiru3

PortAventurarako sarrera

PortAventura Parkerako sarrera doan Hiru3ko kideentzat

2017/04/11

Hiru3ren eta CaixaBanken eskutik, PortAventura Parkera joateko sarrera doan lortu ahal izango duzue Hiru3ko kideek.

  • PortAventurara joateko kupoia

    PortAventurara joateko kupoia

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Aurten ere, Hiru3ko kideek PortAventura Parkera joateko sarrera bat eskuratu ahal izango duzue doan, Hiru3ren eta CaixaBanken hitzarmenari esker. Gaur bertan, Hiru3ko kide guztiok PortAventura Parkera joateko sarrera baten truke alda daitekeen kupoia jasoko duzue zuen helbide elektronikoetan.

Zorion-gutunean agertzen den bezala, kupoi hori eta Izar Libreta hartu eta gertuen duzuen CaixaBanken bulegora joan behar duzue. Izar Libretarik ez baduzue, bertan ireki ahalko duzue bat, gutxienez 5 euroko diru-sarrera eginez. Bulegoan, sarreraren baliokidea den ziurtagiria emango dizuete, eta horixe aurkeztu beharko duzue PortAventurako leihatilan bertan (Izar Libretarekin batera), helduentzako sarrera bat erosita umeentzako sarrera bat doan jaso eta parkean egun zoragarria igarotzeko.

Kanpaina honetan, PortAventura Park 2017ko apirilaren 7tik 2018ko urtarrilaren 7ra arte egongo da zabalik, egutegiaren arabera, eta hilabete horietan guztietan erabili ahal izango duzue sarrera. Gainera, aurten, 'Ferrari Land' izeneko parke tematiko berria ere jasoko du PortAventurak.

Oparia emateko mezurik jaso ez baduzue, jarri gurekin harremanetan 94 656 31 22 telefono zenbakira deituta, edota idatzi hiru3@eitb.eus helbidera, eta zuen datuak egiaztatuko ditugu; izan ere, baliteke gure datu-basean gordeta ditugun helbideak zuzenak ez izatea edota eguneratu gabe egotea.

Gainera, zuen lagunak eta anai-arrebak animatu ditzakezue Hiru3ko kide egiten. Oraindik ez badira bazkide, lasai, oso erraza da kide egitea. Orri hau bete, eta bertan azaldutako urratsak jarraitu baino ez duzue egin behar.

Urtean zehar opari, zozketa eta abantaila gehiago izango ditugu; beraz, adi-adi egon!

 

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Hiru3ko kide ONLINE egin

  • Webgunea erabiliz!

    Webgunea erabiliz!

    Hiru3ko kide izateak abantaila ugari ditu: zozketak, sarrerak,... Sartu eta beete inprimakia. Oso erraza da!

Publizitatea