eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Ipuinean oinarrituta

'Nur eta herensugearen tenplua' filma, ekainaren 2an, zinema-aretoetan

Juanba Berasategik zuzendutako lana Toti Martinez de Lezearen ipuinean oinarritutakoa da. Zinemarako sarrerak zein Nur bildumako ipuin sorta izango dituzte eskuragai HIRU3ko kideek. Adi-adi egon!

1:36

Lotura Films ekoiztetxearen eskutik iritsiko da pantaila handietara Nur eta herensugearen tenplua lana. Juanba Berasategik zuzendutako filmak Toti Martinez de Lezea idazleak asmaturiko Nur pertsonaiaren abenturak kontatzen ditu, oraingo honetan, Txinan.

Txinara joan da bizitzera Nur, gurasoekin batera, eta egun batean bertan egindako lagun baten urtebetetzea ospatuko dute. Horretarako, jolas-parke erraldoi batean egin dute hitzordua, eta, jolasten ari diren bitartean, omenduaren desagerpenaz ohartuko dira. Haren bila ari direla, labirinto batean murgilduko dira, eta bidean aurkituko dituzten igarkizunak ebatzi beharko dituzte bertatik ateratzeko.

Aurrestreinaldia Donostian

Ekainaren 2tik aurrera izango da filma ikusgai zinema-aretoetan. Lehenago, maiatzaren 27an, aurrestreinaldia izango da, Donostian, Principe zinemetan.

Bada, HIRU3ko kideen artean, aurrestreinaldirako zein zinema-aretoetarako sarrerak zozketatuko ditugu, eta baita Nur bildumako ipuin sorta ere.

Beraz, adi-adi egon, lortu zure sarrera eta gozatu zinema euskaraz!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista