eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Euskalduna Outdoor gunean

HIRU3 JAIAk musika izango du ardatz, urriaren 7an, Bilbon!

Egun osoko jaia izango da eta musika izango du ardatz. Go!azen, 3TXULO, Tor Magoa, errealitate areagota, ikuskizunak, tailer eta sorpresa ugari izango dira!

EiTBren Hiru3 haur komunitateak egun osoko jai erraldoia ospatuko du urriaren 7an Bilbon, Euskalduna Jauregiaren kanpoko aldean . Musika ardatz hartuta, hainbat ikuskizun, musika emanaldi, tailer eta sorpresa izango dira bertan.

Eguerdiko 12:00etan hasi eta iluntzera arte, jaiak hainbat ekimen hartuko ditu: ‘3TXULO eta lagunak’ ikuskizun berezia, 'Go!azen denok' ekimena, HIRU3 dantza, Tor Magoa, street dance masterclass saioa, etab.

Errealitate areagotua

Halaber, teknologia berriena ere HIRU3 jaira etorriko da aurten; izan ere, errealitate areagotuaren bitartez, ume eta gaztetxoek 3TXULOtarrekin batera dantza egiteko aukera izango dute; gainera, gure standetik igaroko diren haur guztiekin bideoa grabatuko da, eta ETB3n zein HIRU3 webgunean izango dira ondoren guztiak ikusgai.

Tailerrak eta ekintzak izango dira egun osoan zehar: ETB3ko marrazki bizidunetako protagonista ezagunen irudiarekin aurpegia margozteko tailerra, puzgarriak eta ludoteka, etab. HIRU3 komunitateak ere bere txokoa izango du, eta egunean zehar kide egiten direnak zein aurretik webgunean izena ematen duten kideak jai bukaeran egingo den zozketa berezian sartuko dira.

Indarrak hartzeko, jateko gunea ere prestatuko da, mahai eta aulki eta guzti. Gainera, janari, izozki eta edariak erosteko orduan, HIRU3ko kideek abantailak izango dituzte prezioan. Halaber, sariak eta sorpresak ere ez dira faltako: HIRU3 kamiseta egiteko marrazki lehiaketa, kide guztien artean zozketa bereziak…

Zure zain izango gara HIRU3 JAIAn, urriaren 7an, Bilbon, Euskalduna Jauregiaren kanpoko aldean!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista