eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

HIRU3

'Hiru3 dantza!' hainbat herritan izango da udan

Dantza eta kantu saio bereziaz gozatzeko hainbat aukera izango dira uda honetan, plazaz plaza ibiliko baita ekimena, guztiokin egoteko. Hau da deiadarra, HIRU3 dantza!

  • Herri urrats

    Herri urrats

Badakigu HIRU3ko lagunok dantzan eta kantuan egitea izugarri atsegin duzuela. Bada, guztiok elkarrekin primeran pasatzeko, HIRU3 musika eta dantza ekitaldi berezia prestatu dugu.

Gorritxo gure galtzagorriarekin batera, beste hainbat laguntxo ere izango dira agertokian dantzan eta kantuan, 2kendi eta 4roba '3TXULO' saioko 2ttor eta 4raren lagunak, hain zuzen ere. Gainera, dantza saioa bukatzean, 3TXULOko pertsonaia maitatuen irudiekin argazkiak aterako ditugu, eta, ondoren, argazki horiek HIRU3 webgunean izango dira ikusgai.

Herriz herri

Plazaz plaza ibiliko gara, herri batetik bestera. Gogoan izan honako data eta leku hauek:

Ekainak 22: Lemoa (18:00)

Ekainak 27: Zarautz (12:00)

Uztailak 7: Mungia (21:00)

Uztailak 26: Zornotza (19:00)

Gainera, abuztuan, Bilboko jaietan ere izango gara, Txikigunean. Laster ikusiko dugu HIRU3ko lagun guztiok dantzan eta kantuan!

Hau da deiadarra, HIRU3 dantza!