Igo urtebetetzeetako zure argazkia gure webgunera!

hiru3

HIRU3

Igo urtebetetzeetako zure argazkia gure webgunera!

2017/06/13

Zure urtebetetze egunean zure argazkia HIRU3 atarian eta telebistan ikusi nahi baduzu, igo argazkia gure webgunera. Oso erraza da, HIRU3ko kide zenbakia zehaztuta eta argazkia igotzeko baimena izanik.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

HIRU3 klubak bere kideak zoriondu nahi ditu haien urtebetetze egunean, eta horretarako, argazkiak jartzen ditugu web orrialdean eta “3TXULO” saioan, ETB3n. Gainera, telebistan ematen den bideoa ikusgai dago web orrialdean, “3TXULO” erlaitzean. Goiko moduluan, kandela eta tarta agertzen diren irudian, klik egin behar da. Hor daude bideo guzti guztiak.

Argazkia agertzea nahi izanez gero, gure webgune bidez igo dezakezu, urtebetetzea izan baino 15 egun lehenago, ZORIONAK atalean.

HIRU3ko kide eta argazkiak publikatzeko baimena

Argazkia igo ahal izateko, baina, baldintza bat bete behar da, argazkiak publikatzeko baimena ematea; izan ere, izaera pertsonaleko datuak babesteko legeak aginduta, tutoreen baimena behar dugu argazkiak web orrialdean edo telebistan jarri ahal izateko. Oraindik baimena ez baduzu eman, lasai, argazkia igotzerakoan eskatu egingo dizugu; orria inprimatu, bete, sinatu, eta bueltan bidali.

Bestalde, gogoratu HIRU3ko kide izan behar duzula argazkiak argitaratzeko. Oraindik kide ez bazara, lasai. Oso erraz egin dezakezu, doan. Orri hau bete, eta bertan zehaztutako urratsak jarraitu baino ez duzu egin behar.

HIRU3ko kideek abantaila ugari dituzte. Hilero, liburu bat zozkatzen dugu hilabete horretan urteak bete dituzten HIRU3ko kideen artean, Ibaizabal argitaletxearen eskutik, eta, gainera, gure lehiaketetan eta zozketetan parte har dezakete. Halaber, hainbat gunetarako sarrera bat doan lortzeko aukera dute. Era berean, albiste interesgarriak jasotzen dituzte posta elektroniko bidez.

Animatu eta izan HIRU3ko kide! Zure lagunek ere eman dezakete izena.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Hiru3ko kide ONLINE egin

  • Webgunea erabiliz!

    Webgunea erabiliz!

    Hiru3ko kide izateak abantaila ugari ditu: zozketak, sarrerak,... Sartu eta beete inprimakia. Oso erraza da!

Publizitatea