'Hiru3 dantza!' Donostiako eta Bilboko jaietan

hiru3

HIRU3

'Hiru3 dantza!' Bilboko Aste Nagusian izango da!

2017/08/08

Dantza eta kantu saio berezia Donostiako jaietatik igaro eta Bilboko jaietara iritsiko da. Gorritxo gure galtzagorriarekin batera dantzan gozatzeko sekulako ekimena. Hau da deiadarra, HIRU3 dantza!

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Badakigu HIRU3ko lagunok dantzan eta kantuan egitea izugarri atsegin duzuela. Bada, guztiok elkarrekin primeran pasatzeko, HIRU3 musika eta dantza ekitaldi berezia prestatu dugu.

Gorritxo gure galtzagorriarekin batera, beste hainbat laguntxo ere izango dira agertokian dantzan eta kantuan, 2kendi eta 4roba '3TXULO' saioko 2ttor eta 4raren lagunak, hain zuzen ere. Gainera, dantza saioa bukatzean, 3TXULOko pertsonaia maitatuen irudiekin argazkiak aterako ditugu, eta, ondoren, argazki horiek HIRU3 webgunean izango dira ikusgai.

Donostiako eta Bilboko jaietan

Abuztuan Donostiako jaietatik igaro ondoren, Bilboko jai nagusietan izango gara, honako egun hauetan:

- BILBO: Abuztuaren 22an, Txikigunean (Casilda Iturrizar parkean) 18:00etatik aurrera

- BILBO: Abuztuaren 24an Uribitarten, Euskaltelen gunean, 19:00etatik aurrera

Gainera, HIRU3 klubak haurrentzako txapa tailerrak ere antolatuko ditu Bizkaiko hiriburuko jaietan, abuztuaren 21ean, Uribitarten (Euskaltelen gunean), 17:00etatik aurrera.

Laster ikusiko dugu HIRU3ko lagun guztiok dantzan eta kantuan!

Hau da deiadarra, HIRU3 dantza!

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Hiru3ko kide ONLINE egin

  • Webgunea erabiliz!

    Webgunea erabiliz!

    Hiru3ko kide izateak abantaila ugari ditu: zozketak, sarrerak,... Sartu eta beete inprimakia. Oso erraza da!

Publizitatea