eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Irailaren 22tik aurrera

LEGO® NINJAGO® filma euskaraz, zinema aretoetan

eitb.eus

Warner Bros Pictures etxeak ekoitzitako animaziozko filma euskaraz ikusteko aukera dago, jada, zinema aretoetan. HIRU3ko kideen artean banatzeko, zozketa berezia dugu. Adi-adi egon!

1:29

Zinema Euskaraz Zineuskadik sustatzen duen programari esker, irailaren 22an, LEGO® NINJAGO® filma zinema aretoetara iritsi da euskaraz. Aurten, Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatuko den laugarren pelikula izango da Warner Bros Pictures etxeak ekoitzitako hau.

Japoniar gerlari mitikoak dira protagonista adreilutxoak, animazioa eta umorea berriro batu nahi dituen lan honetan. Phil Lord eta Chris Miller (LEGO Filma) ekoizleen babespean, Charlie Bean, Paul Fisher eta Bob Logan zuzendari lanetan estreinatu dira, eta aktore ezagunek jarri diete ahotsa filmeko protagonistei: Jackie Chan (Karate Kid) Wu maisua dugu, Justin Theroux (Megamind) Garmadon, Dave Franco (LEGO Filma) Lloyd, eta Olivia Munn (X-Men: Apokalipsia) Lloyden ama, Koko.

Filmak Ninjago hirian izango den borroka kontatuko du. Lloydek eta bere lagunek (Wu maisuak gidatuta, ninja bilakatu dira, inork jakin gabe) aurre egingo diote Garmadoni, hiria menpean hartu nahi baitu.

Zozketa berezia HIRU3ko kideentzat

LEGO® NINJAGO® filmarekin lotutako zozketa berezia jarri dugu martxan HIRU3 klubeko kideen artean. Beraz, parte hartu zozketan eta gozatu zinema euskaraz!