eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Urriaren 11tik aurrera

'Hurrak eta lapurrak 2' filma euskaraz, zinema aretoetan

eitb.eus

'Hurrak eta lapurrak 2' animaziozko filma euskaraz ikusteko aukera izango da, urriaren 11tik aurrera, zinema aretoetan. HIRU3ko kideen artean banatzeko, zozketa berezia dugu. Adi-adi egon!

0:24

Zinema Euskaraz Zineuskadik sustatzen duen programari esker, urriaren 11an, 'Hurrak eta lapurrak 2' filma zinema aretoetara iritsiko da euskaraz. Aurten, Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatuko den bosgarren pelikula izango da.

Hurrak eta Lapurrak filmaren bigarren atala Diamond Filmsen eskutik etorriko da. Kanada, Hego Korea eta AEBn artean ekoitzitako filma 2014an heldu zen zinema aretoetara, eta arrakasta handia erdietsi zuen. Horregatik, bigarren atala osatzera ausartu da Cal Brunker zinegilea.

Oraingoan, baina, Surly eta adiskideek Oakton Cityko alkatea geldiarazi beharko dute, haien bizilekua jolas-parke bihurtu ez dezan.

'Bidaiariak zinera!’ kanpaina

Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat zinema aretotan ikusleek bi euroko beherapena izango dute filme hau ikusterako orduan, euskal eta europar zinema sustatzeko helburuarekin, EZAEk martxan jarri duen ‘Bidaiariak zinera!’ kanpainari esker.

Zozketa berezia HIRU3ko kideentzat

Hurrak eta lapurrak 2 filmarekin lotutako zozketa berezia jarri dugu martxan HIRU3 klubeko kideen artean. Beraz, parte hartu zozketan eta gozatu zinema euskaraz!

/em>