eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Lehiaketa

Izaro Etxegoien, 'HIRU3ko kamisetan zure marrazkia' lehiaketako irabazlea

EiTB.EUS

Izaro Etxegoienen marrazkia HIRU3ko kamisetaren irudi berria izango da. Oihan Matasek, bestalde, lehiaketan parte hartu duten guztien artean zozkatutako tableta eskuratu du.

Izaro Etxegoienek irabazi du 'HIRU3ko kamisetan zure marrazkia' lehiaketa. Irabazlearen izena, igandean, Euskalduna Outdoor gunean, ospatu zen HIRU3ko jai erraldoian eman zen ezagutzera.

Izarok bost marrazki aurkeztu zituen lehiaketara eta horietatik, hiru, azken fasera iritsi dira. Bozketa fasea, berriz, 10 egunez egon da martxan, eta boto gehien jaso dituen irudia Izarorena izan da.

Zortzi urteko neskatilak oso gogoko du marraztea eta lehen saria irabazteak izugarrizko ilusioa egin dio. Izan ere, bere marrazkia izango da HIRU3ko irudi berria eta, halaber, HIRU3 komunitateko kamiseta berriek eramango dutena.

Bestalde, ekimen arrakastatsuan parte hartu dutenen artean zozkatutako tableta, Oihan Matas HIRU3ko kidearentzat izan da.

Zorionak bioi!!

 

bioi!!