eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

1. gunean

HIRU3 Nafarroa Oinezen egongo da igandean, Lesakan

Igandean Nafarroa Oinez jaia ospatuko da Lesakan, eta EiTB han izango da. HIRU3 dantza! ekitaldia eta Gorritxo zein 3TXULOko pertsonaien irudiarekin argazkia ateratzeko aukera egongo da bertan.

HIRU3 gunea atonduko dugu Nafarroako ikastolen aldeko jaian igandean, urriaren 15ean, eta hainbat ekitaldi prestatu ditugu gaztetxoenen gozagarri. Zehazki, Arratzubi izeneko 1 gunean, Gorritxo galtzagorri maitatua umeak agurtzen egongo da. Gainera, Gorritxorekin zein ?3txulo? saioko pertsonaien irudiarekin argazkiak ateratzeko aukera ere izango duzue. Bestalde, 13:00etan, HIRU3 kanta dantza! ekitaldia eskainiko dute 2kendi eta 4roba 3TXULO saioko 2ttor eta 4raren lagunek.

Horrez gain, haurrak EiTBren Hiru3 ume eta gaztetxoentzako klubaren kide egin ahalko dira jaian bertan. Handik egun batzuetara jasoko dute ongietorria emateko eskutitza, eta Hiru3ko bazkide izateagatik hainbat abantaila edukiko dituzte.

Argazkiak, webgunean ikusgai

Nafarroa Oinez festan ateratako argazkiak HIRU3 webgunean jarriko ditugu ikusgai. Halaber, EiTBk, aurreko urteetan bezala, euskararen eta hezkuntzaren aldeko jaien berri emango egingo du bere hedabideetan, eta horien inguruan jazotzen den guztia kontatuko du.

'Bikin bat in' lelopean, Lesakako Tatinrumairu Ikastolarekin bat egingo du aurtengo Nafarroako ikastolen aldeko jaiak eta ospakizunak.