eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Nazioarteko zinema jaialdia

ZINETXIKI zinema jaialdia, Bilbon, urriaren 28tik azaroaren 12ra

EiTB.EUS

Bestalde, HIRU3 komunitatearen eskutik, ZINETXIKI jaialdian parte hartuko duten animaziozko hainbat film labur ikusteko aukera izango dute HIRU3ko kideek, EiTBren multibox aretoan.  

1:41

Haur eta gazteentzako nazioarteko zinema jaialdia hartuko du Bilbok urriaren 28tik azaroaren 12ra bitartean. Bi astetan zehar, ikusleek film eskaintza zabalaz gozatu ahal izango dute, izan ere, 58 herrialdetako 150 film izango dira ikusgai.

Aurtengo eskaintza zabala eta askotarikoa izango da: estreinaldiak, animaziozko film laburrak, fikzio filmak, mundo osoko zinema eskoletako ikasleen lanak, errealizadore gazteen lanak, telebistako filmak, etab.

Gainera, zenbait zinemagilek hartuko dute parte jaialdian, ikusleek bozkatzeko aukera izango dute, hainbat tailer antolatuko dira, eta euskal animazio-zinemari omenaldia egingo zaio.

Juanba Berasategiren pelikulak ETB3n

ZINETXIKI jaialdiak diraun asteetan, euskal zinemari keinu berezia egingo dio ETBk. Hartara, urriaren 28tik azaroaren 12ra bitartean, jaialdira aurkeztutako hainbat animaziozko film labur ikusteko aukera izateaz gain, Juanba Berasategiren pelikulak ere izango dira ikusgai ETB3n, larunbat zein igandeetan, 15:30ean.

Urriak 28: Kalabaza tripontzia

Urriak 29: Ipar haizearen erronka

Azaroak 4: Pailazokeriak

Azaroak 5: Barriola San Adriango azeria

Azaroak 11: Alhambrako giltza

Azaroak 12: Nur eta herensugearen tenplua

Gogoratu, pelikula horien aurretik Zinetxiki jaialdiak eskainitako hainbat laburmetraia izango dira ikusgai ETB3n..

HIRU3ko kideentzat emisio berezia

Halaber, HIRU3 komunitatearen eskutik, ZINETXIKI jaialdian parte hartuko duten animaziozko hainbat film labur ikusteko aukera izango dute HIRU3ko kideek EiTBren multibox aretoan, urriaren 29an, 11:30etan. Gainera, jaialdiko hainbat emisioetarako sarrerak zozketatuko ditugu HIRU3 kideen artean. Beraz, eman izena eta izan zu ere ZINETXIKI jaialdiaren parte!