eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Azaroaren 24tik aurrera

'Paddington 2' filma euskaraz, zinema aretoetan

EiTB.EUS

Warner Bros Pictures etxeak ekoitzitako animaziozko filma euskaraz ikusteko aukera izango da, azaroaren 24tik aurrera zinema-aretoetan. HIRU3ko kideen artean banatzeko, zozketa berezia dugu!

0:20

Zinema Euskaraz Zineuskadik sustatzen duen programari esker, azaroaren 24an, Paddington 2 filma zinema aretoetara iritsi da euskaraz. Aurten, Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatuko den seigarren pelikula izango da Warner Bros Pictures etxeak ekoitzitako hau.

Harrera ona izan zuen duela hiru urteko Paddington Bear familia osorako komediak, eta, beraz, orain bigarrenaren txanda ailegatu da.

Londresen guztiz integratuta dago Paddington hartza, Brown familiaren etxean. Lucy izebak 100 urte beteko ditu, eta izebari liburu eder bat opari egin nahiko dio.

Paddingtonek lan berezi batzuk egin beharko ditu liburua erosteko baina dena korapilotuko da lapur batek liburua osten duenean. Paddingtonek Brown familiaren laguntzarekin lapurra atxilotu beharko du.

Paddington 2 filma Paul Kingek zuzendu du.

Zozketa berezia HIRU3ko kideentzat

Paddington 2 filmarekin lotutako zozketa berezia jarri dugu martxan HIRU3 klubeko kideen artean. Beraz, parte hartu zozketan eta gozatu zinema euskaraz!