eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

HIRU3ko kideentzat

Euskarazko filmak ikusgai EiTBn, Zinegabonak ekimenaren eskutik

L.U. |EiTB

EiTBren Bilboko egoitzako Multibox aretoan marrazki bizidunen tailerra eta hiru film izango dira abenduaren 26tik 29ra. Emanaldi bakoitzera joateko sarrerak zozkatu ditu Hiru3 komunitateak.

1:13

EiTBk eta Zineuskadik, elkarlanean, Zinegabonak haurrentzako filmen zikloa eskainiko dute Gabonetan, umeek euskarazko zinemaz goza dezaten.

Abenduaren 26tik 29ra, EiTBren Bilboko egoitzan eskainiko dira emanaldiak, 11:30ean. EiTBko emanaldiak doakoak izango dira, baina gonbidapena behar da horietara joateko. Hori dela eta, emanaldi bakoitzera joateko sarrerak zozkatu ditu Hiru3 komunitateak kideen artean, irabazle bakoitzarentzat lau sarrera (heldu batekin behintzat etorri beharko du). Zozketen irabazleak:

Abenduak 26: Marrazki bizidunen tailerra

Abenduak 27: Ballerina

Abanduak 28: Batman Lego

Abenduak 29: Laban mamu txikia

Emanaldira sartzeko, sarrera irabazi duen HIRU3ko kidearen izen-abizenak eta kide zenbakia erakutsi beharko dira sarreran bertan.

Filmekin lotutako tailerrak, Hiru3 klubaren eskutik

Filmak eskaini ostean, gainera, emanaldiarekin lotutako tailerrak izango dira umeentzat, Hiru3 klubaren eskutik. Halaber, haurrek argazkiak atera ahalko dituzte tailerretan egindako lanekin, eta Hiru3ko webgunean izango dira ikusgai.

Abenduaren 30ean eta 31n, zinema-aretoetan

Ondoren, abenduaren 30ean eta 31n, Euskal Herriko zenbait zinema-aretotan eskainiko dira euskarazko filmak, euro baten truke. Filmak honako hauek dira: Albert, Ballerina, Batman Lego, Laban mamu txikia, Nur eta herensugearen tenplua, Orm elurretako erresuman, Ozzy, Pan, Teresa eta Galtzagorri, 7. ipotxa eta Zikoinak.

Golem AlhóndigaBilbao (Bilbo), Príncipe (Donostia), Laudio Top zinema (Laudio), Golem Baiona (Iruñea) eta Itsas Mendi (Urruña) zinema-aretoek hartuko dute parte ekimenean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista