eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Haurrentzako programazioa

Haurrentzako programazio berezia, Gabonetan, ETB3n

EiTB

Olentzeroren Etorrera, animazio pelikulen estreinaldiak, marrazki bizidunen serie berriak eta zirku ikuskizunak eskainiko dira abenduaren 21etik urtarrilaren 7ra arte.

Gabonetan, haurrentzat zuzendutako programazio berezia eskainiko du ETB3k, abenduaren 21etik urtarrilaren 7ra arte. Animazio pelikulen estreinaldia, marrazki bizidunen serie berriak eta zirku ikuskizun harrigarriak izango dira ikusgai.

Haurren oporraldi osoan zehar, egunero, goizean eta bazkalostean, marrazki bizidunen luzemetraiak eskainiko dira, hainbat estreinaldi tartean: Pixi Post eta opari emaileak, Teresa Galtzagorri, Doraemon Stand by me eta Doraemon Gladiator.

Horrez gain, marrazki bizidun berriak hasiko dira, 'Home' eta 'Barazki Kontuak' sailaren bigarren denboraldia.

Olentzero, animaziozko filmak eta zirku ikuskizunak

Abenduaren 24an, Olentzero izango da protagonista. Bilboko 'Olentzeroren Etorrera' eskainiko du ETB3k 15:00etan, eta beranduago, 20:00etatik aurrera, Olentzeroren hiru pelikula izango dira ikusgai: Olentzero eta Amilaren Sekretua, Olentzero eta Iratxoen Jauntxoa eta Olentzero eta Oparien ordua. Emanaldi horien ostean, 23:00ak aldera, Cirkafrika zirku emanaldia eskainiko da ETB3n, Afrikako folklorea hizpide hartuko duen akrobazia, malabarismo eta clown erakustaldi harrigarria.

Bestalde, abenduaren 25ean eta 26an, Hotel Transilvania 2 eta The Lego Movie animaziozko filmak eskainiko dira, 21:30ean.

Abenduaren 31n, ordea, The Legend of Mulan, Stars of Beijijng Circus zirku emanaldi ikusgarria izango da ikusgai, Beijing zirkuko artista bikainen eskutik, 21:30ean.

Haurrei zuzendutako programazio eskaintza zabala osatzeko, ezin ahaztu ETB3n egunero ikusgai izaten dire marrazki bizidunak: 'Voltron', 'Kondairetako Defendatzailea', 'Yoko eta Lagunak', 'Doraemon', 'Noddy jostailandiako detektibea', 'Pingu', 'Maya Erlea', 'Patri Postaria' eta 'Shaun Arditxoa', besteak beste.

Gogoratu, gainera, marrazki bizidun gogokoenak nahi duzunean ikusteko aukera duzula HIRU3 APPan.

Gozatu Gabonak ETB3n!

ETB3n!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista