eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Euskaraz

Haurrentzako film luzeak, Gabonetan, ETB3n!

Haurrei zuzendutako film luzeak izango dira ikusgai ETB3n, abenduaren 21etik urtarrilaren 7ra bitartean, egunero, 11:00etan eta 15:30ean. Gozatu zinema euskaraz!

ETB3k haurrentzako programazio berezia izango du Gabonetan. Hori dela eta, abenduaren 21etik urtarrilaren 7ra bitartean, haurrentzako film luzeak izango dira ikusgai egunero ETB3n, 11:00etan eta 15:30ean.

Hartara, etxeko txikienek honako film luze hauek ikusi ahal izango dituzte, euskaraz:

11:00etan / 15:30ean:

-          Abenduaren 21ean: “Hiruko gaiaren jagoleak” / “Doraemon eta espazioko odisea”

-          Abenduaren 22an: “Gurarien arraina” / “Doraemon eta Maien inperioa”

-          Abenduaren 23an: “Felix untxia munduari bira” / “Olentzero eta subilaren lapurreta”

-          Abenduaren 24an: “Ongi etorri, berriro ere, Pinotxo” / “Doraemon txakurren erresuman”

-          Abenduaren 25ean: “Hiru hartzen ipuina” / “Pixi Post eta opari-emaileak”

-          Abenduaren 26an: “Titanic-en istorioa” / “Teresa eta Galtzagorri”

-          Abenduaren 27an: “Ramses, Egiptoko faraoi handia” / “Yoko eta lagunak”

-          Abenduaren 28an: “Sinba txikia munduko futbol kopan” / “Nur eta herensugearen tenplua”

-          Abenduaren 29an: “Felix untxia eta denboraren makina” / “Doraemon eta animalien planeta”

-          Abenduaren 30ean: “Sinba txikia New Yorken” / “Doraemon eta zazpi magoak”

-          Abenduaren 31n: “Ahatetxo itsusiaren abentura harrigarriak” / “Doraemon eta hego itsasoko piratak”

 

-         Urtarrilaren 1ean: “Doraemon eta Kiboren erreinua” / “Doraemon stand by me”

-         Urtarrilaren 2an: “Elurretako erregina” / “Doraemon eta hodeien misterioa”

-         Urtarrilaren 3an: “Doraemon eta sirenen kondaira” / “Gurarien mundu galdua”

-         Urtarrilaren 4an: “Blackie & Kanuto” / “Doraemon Atlantis Gaitzaren gaztelua”

-         Urtarrilaren 5ean: “Doraemon urrezko kakalardoaren bila” / “Doraemon heroia, galaxia arteko aitzindariak”

-         Urtarrilaren 6an: “Doraemon eta Nobita Holmes, etorkizuneko museo harrigarrian” / “Doraemon gladiadorea”

-         Urtarrilaren 7an: “Doraemon Txina zaharrean” / “Doraemon eta roboten iraultza”

 

Gozatu zinema euskaraz ETB3n!

ETB3n!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista