eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Urtarrilaren 12tik aurrera

'Oihaneko kuadrilla' filma euskaraz, zinema-aretoetan

EiTB.EUS

'Oihaneko kuadrilla' animaziozko filma euskaraz ikusteko aukera izango da, urtarrilaren 12tik aurrera, zinema-aretoetan. Hiru3ko kideen artean sarrerak zozkatuko ditugu.

1:08

Zinema Euskaraz Zineuskadik sustatzen duen programari esker, urtarrilaren 12an, Oihaneko kuadrilla filma zinema-aretoetara iritsiko da euskaraz. Aurten, Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatuko den lehenengo pelikula izango da.

Maurice pinguino xelebrearen abenturak jasotzen ditu filmak. Tigre batek hezita, pinguino hau itsas hegazti izatetik harago, kung-fu maisu bilakatu da. Bere lagunekin batera, oihanean bakea eta justizia ezartzen saiatuko da, baina Igorrek, koala maltzurrak, oihana suntsitzeko asmoa du.

Oihaneko kuadrilla filma David Alaux-ek idatzi eta zuzendu du.

Zozketa berezia HIRU3ko kideentzat

Oihaneko kuadrilla filmerako sarrerak zozkatuko ditugu HIRU3 klubeko kideen artean. Beraz, parte hartu zozketan eta gozatu zinema euskaraz!