eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Otsailaren 9tik aurrera

'Maya Erlea 2' filma, euskaraz, zinema-aretoetan

EiTB.EUS

'Maya Erlea 2' animaziozko filma zinema-aretoetan euskaraz ikusteko aukera izango da otsailaren 9tik aurrera. Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatuko den hirugarren pelikula izango da.

Zinema Euskaraz Zineuskadik sustatzen duen programari esker, Maya Erlea2 filma euskaraz iritsiko da zinema-aretoetara otsailaren 9an. Aurten, Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatuko den hirugarren pelikula izango da.

Oraingoan, Maya erle gogotsuak hanka sartu du Buzztropolisko enperatrizarekin. Hori dela eta, bat egin beharko du intsektu errebeldeen talde batekin Ezti-jokoetan lehiatzeko eta beraien erregina eta erlauntzeko kideak salbatzeko.

Mayaren taldearen aurkari nagusiak, Buzztropolisko taldeak, Violeten gidaritzapean, ez dizkio gauzak batere erraz jarriko, ahal duen guztia (tranpak tartean) egingo baitu hari irabazteko.

Maya Erlea 2 filma Alexs Satadermann eta Noel Cleary zuzendarien azken lana da.