eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Martxoaren 2tik aurrera

'Oin handiren semea' filma euskaraz, zinema-aretoetan

EiTB.EUS

'Oin handiren semea' filma euskaraz ikusteko aukera izango da zinema-aretoetan gaurtik aurrera.

Zinema Euskaraz Zineuskadik sustatzen duen programari esker, gaur, martxoaren 2a, Oin handiren semea filma euskaraz iritsiko da zinema-aretoetara. Aurten, Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatuko den laugarren pelikula izango da.

Filmean, Adam mutiko jatorra misio epiko batean abiatuko da misterio bat argitzen saiatzeko: aitaren desagertzea. Azkenean, aita elezaharretako Oin Handi berbera dela jakingo du eta urteetan egon dela oihanean ezkutatuta bere burua eta bere familia babesteko. Izan ere, genetika-laborategi batekoek esperimentuak egiteko erabili nahi dute, lotsarik gabe.

Adam laster ohartuko da berak ere baduela DNA berezia. Imajinaezinezko superbotereak tarteko, aitarekin elkartu beharko du familia babesteko.

92 minutuko iraupena duen Oin handiren semea filma Jérémy Degrussonek eta Ben Stassenek zuzendu dute.