eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Martxoaren 24an

Zatoz Go!azeneko aktoreekin eta ETB3ko saio berriko lagunekin dantzatzera!

EITB.EUS

Martxoaren 24an, Kursaal aurrealdean, aukera paregabea izango duzu Go!azeneko aktoreekin eta ETB3ko saio berriko protagonistekin batera '3TXULO', 'Go!azen' eta 'Euskararen Txantxangorria' dantzatzeko.

Haur eta gaztetxoen programazioan berrikuntzak iritsiko dira ETB3ra apirilaren 9tik aurrera. Goizetan, 4ra, Xbel eta 2TTOR izango ditu protagonista 3TXULO saioak, eta, arratsaldeetan, gaztetxoentzako saio berri bat izango da ikusgai.

Ekimen berezia

Hori dela eta, martxoaren 24an, Kursaal aurrealdean, 16:00etan eta 18:00etan, saio berriko lagunak ezagutzeko ekimen berezia egingo da, eta hara gerturatzen diren haurrek, Go!azen saioko aktore eta ETB3ko saio berriko protagonistekin batera, '3TXULO', 'Go!azen' eta 'Euskararen Txantxangorria' dantzatzeko eta abesteko aukera paregabea izango dute.

Beraz, hiru abestiak ikasi eta zatoz Go!azeneko aktoreekin eta ETB3ko saio berriko lagunekin abestera eta dantzatzera!!!

3TXULO

'Go!azen'

'Euskararen txantxangorria'