eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

ETB3

Programazio berezia, Aste Santuan eta Pazko astean, ETB3n!

EiTB.EUS

Besteak beste, haurrentzako film luzeak eta Cirque du Soleilen hainbat ikuskizun izango dira ikusgai ETBren hirugarren katean, Aste Santuko eta Pazko asteko programazio berezian.

ETB3k programazio berezia eskainiko du Aste Santuko oporretan, eta, hori dela eta, Cirque du Soleilen hainbat ikuskizun eta haurrentzako film luzeak izango dira ikusgai ETBren hirugarren katean. Bestalde, "3TXULO" saioa 09:30ean izango da ikusgai, normalean baino geroago.

Hartara, etxeko txikienek honako film luze hauek ikusi ahal izango dituzte, euskaraz:

Martxoak 26: 'Doraemon eta Maien inperioa'

Martxoak 27: 'Doraemon eta animalien planeta'

Martxoak 28: 'Doraemon eta zazpi magoak'

Martxoak 29: 'Doraemon eta Kiboren erreinua'

Martxoak 30: 'Doraemon eta hodeien misterioa'

Martxoak 31: 'Doraemon eta mundu galdua'

Apirilak 1: 'Doraemon, Atlantis, gaitzaren gaztelua'

Apirilak 2: 'Doraemon txakurren erresuman'

Apirilak 3: 'Doraemon eta Hego Itsasoko piratak'

Apiriak 4: 'Doraemon eta sirenen kondaira'

Apirilak 5: 'Doraemon eta Nobita Holmes etorkizuneko museo harrigarrian'

Apirilak 6: 'Doraemon urrezko kakalardoaren bila'

Apirilak 7: 'Doraemon gladiadorea'

Apirilak 8: 'Doraemon stand by me'

Bestalde, Cirque du Soleilen ondorengo ikuskizunak eskainiko dira:

Apirilak 1: 'Kooza'

Apirilak 8: 'Amaluna'