eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Estreinaldia, apirilaren 9an

ETB3ko '3zpa4' saioaren aurkezpena, 'Go!azen'en Kursaaleko emanaldietan

A.E.|EiTB

'Go!azen'eko bi antzerki emanaldien aurretik, apirilaren 9an estreinatuko den programaren protagonistak ezagutzeko aukera izan da Donostian.

0:54

'Go!azen'ek bi antzerki-emanaldi eskaini ditu larunbat honetan Donostiako Kursaalen, eta EiTBk aukera hori baliatu du '3zpa4' saio berriko protagonistak aurkeztu eta Kursaalera gaztetxoak dantzara gonbidatzeko.

Kursaal jauregiaren aurrealdean, aukera paregabea izan dute 'Go!azen'eko aktoreekin eta ETB3ko saio berriko protagonistekin batera '3txulo', 'Go!azen' eta 'Euskararen txantxangorria' dantzatzeko. Halaber, antzerkien aurretik, '3zpa4' saioko lagunek euren abestia aurkeztu dute.

Berrikuntzak ETB3ra

Haur eta gaztetxoen programazioan berrikuntzak iritsiko dira ETB3ra apirilaren 9tik aurrera. Goizetan, 4ra (Amancay Gaztañaga), Xbel (Zuriñe Hidalgo) eta 2ttor (Iker Galartza) izango ditu protagonista '3txulo' saioak. Arratsaldeetan, gaztetxoentzako saio berri bat izango da ikusgai: '3zpa4'. Musika talde bat osatu nahi duten lau gazteren gorabeherak izango ditu ardatz: Jon (Ander Elordui), Maider (Maitane Lopategi) eta Amets (Ekain Ibarguren) eta Izaro (Mikele Arizkorreta) neba-arrebak.

Apirilaren 9aren saioaren atariko, halaber, '1, 2… 3zpa4!' saio bereziak eskainiko dira apirilaren 4an, 5ean eta 6an ETB3n, 20:30ean. '3zpa4' saioaren estreinaldirako atzerako zenbaketa egingo dute, eta, besteak beste, Kursaaleko emanaldia izango da ikusgai.