Hiru3k ‘Guraso Alertak’ jarri du abian

hiru3

Hiru3ren app-an

Hiru3k 'Guraso Alertak' jarri du abian

EiTB

2018/04/23

Gurasoei zuzendutako ekimen honek seme-alaben mundua hobeto ezagutzeko eta beraiekin lotura handiagoa izateko aukera eskaini nahi du.

1:48
  • Whatsapp
  • Bidali

Hiru3 EiTB taldeak sortutako haur komunitateak 'Guraso Alertak' ekimena jarri du abian. Gurasoei zuzendutako egitasmo honen helburua seme-alaben mundua hobeto ezagutzeko aukera eman eta beraiekin lotura handiagoa izatea da. Hiru3ren app-aren bidez dago eskuragarri zerbitzu hau. Mugikorrean jasoko diren mezuak izango dira alerta hauek, eta 14 urtera bitarteko gaztetxoen gustuko eduki, berri eta esperientzien berri emango dute horien bitartez.

‘Guraso alertak’ jasotzeko, nahikoa da Hiru3ren aplikazioa jaitsi edo, aplikazioa aurretik izanez gero, berritzea. Behin hori eginda, menuko Ezarpenak aukera hautatu eta hizkuntza eta gaztetxoen adin tartea zehaztu behar dira. Jakinarazpenak atal berrian, halaber, mezuen inguruko informazio gehiago jaso ahal izango da.

Ildo honetatik, Hiru3k senide artean esperientziak elkarbanatzea erraztu nahi du, elkarrizketak eragin, helduen eta adin txikikoen artean konexio puntuak bilatuz. Sarritan umeek helduen errealitatea hobeto ezagutzen dute alderantziz baino. Alerta sistemaren bidez, gurasoek ETB3 haurrentzako kanalaren informazioa jasoko du: antolatzen diren jarduerak, zozketak, ekimenak eta Hiru3 jaien berri. Hartara, elkarrekin parte hartu ahal izango dute ekimen horietan guztietan eta orain arte baino gauza gehiago banatu ahal izango dituzte elkarrekin.

Hiru3, haur eta gaztetxoei zuzendutako edukiak

EiTBk gaztetxoei zuzendutako marka eta edukiontzia da Hiru3. Eskaintzen dituen edukiak denetarikoak dira, guztiak euskaraz eta adin guztietarako. Entretenigarria izatea da horren ezaugarria, eta balioak dituzte oinarri. Hiru3 hauek osatzen dute: ETB3 telebista katea, eitb.eus-en duen komunitate digitala eta 30.000 kide dituen elkartea.

Hiru3ren edukiak, telebistako ETB3 kateaz gainera, eskueran daude noiznahi eta nonahi ikusteko. EiTBren webean, tablet eta sakelakoetarako aplikazioan, eta HbbTV eta Android TV telebistetan topatu daitezke.

Berriki, orobat, ETB3 haur eta gaztetxoen kateak tarte berriak estreinatu ditu, batetik, goizetan, 08:15ean, '3txulo' saio iratzargailua, Xbel (Zuriñe Hidalgo), 4ra (Amancay Gaztañaga) eta 2ttor (Iker Galartza) 3txulotarren abenturekin, eta, bestetik, arratsaldeetan, 20:30ean, '3zpa4' saio berrian, musika taldea osatu nahi duen talde gaztea da protagonista. Horrekin guztiarekin batera, goizetik gauera, marrazki bizidun kuttunenak osatuko dute ETB3ren programazioa.

Nola jaitsi?

PlayStore edo APP Store erabilita jaitsi dezakezue app-a; lehena, Android sistema eragilea duen telefonoa duzuenontzat; bigarrena, iOS sistemadun sakelakoentzat.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Telebista

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Hiru3ko kide ONLINE egin

  • Webgunea erabiliz!

    Webgunea erabiliz!

    Hiru3ko kide izateak abantaila ugari ditu: zozketak, sarrerak,... Sartu eta beete inprimakia. Oso erraza da!

Publizitatea