eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Estreinaldiak

Marrazki bizidun berriak dakartza udaberriak ETB3ra!

EiTB.EUS

Apirilaren 30etik aurrera, hainbat marrazki bizidun berri izango dira ikusgai ETB3 katean: 'Rita eta Krokodilo' eta 'Pin kodea'. Gogoratu, HIRU3 aplikazioan zein webgunean izango direla ikusgai.

0:21

Udaberria berritasunez beteta dator ETB3ra, izan ere, apirilaren 30etik aurrera, hainbat marrazki bizidun berri ikusteko aukera izango dugu, marrazki hauek estreinatuko baitira:

- "Rita eta Krokodrilo": 4 urte ditu Ritak eta bere lagunik onena krokodilo bat da. Haurtzaroko emozioei buruzko umeentzako saio koloretsua osatzen dute marrazki bizidun hauek. Astelehenetik ostiralera, 08:45ean izango dira ikusgai, eta asteburuetan, 10:15ean.

- "Pin Kodea": Kikoriki tripulazioko pertsonaiek, Pin kapitainak zuzenduta, abentura berri bati ekingo diote atal bakoitzean, unibertsoan zehar bidaiatuko dute zientziaren inguruan gehiago ezagutu nahian, eta bidean hainbat sorpresa eta arrisku izango dituzte. Astelehenetik ostiralera, 14:00etan, eta asteburuetan, 15:00etan.

Maiatzeko zubian, ordutegi berezia

Maiatzaren lehenengo eguna jaieguna izanik, apirilaren 30ean zein maiatzaren 1ean bertan, ordutegi berezian izango dira ikusgai ETB3ko saio hauek: "3txulo", 09:30ean; "Rita eta krokodiloa", 10:00etan, eta "Pin kodea", 14:00etan. Gainera, Doraemonen marrazki bizidunen pelikulak izango dira ikusgai, 15:30ean.

Marrazki bizidun berriak zein ordu tartetan eskainiko diren jakiteko, ikusi hemen ETB3ko programazioa.

APPan eta webgunean ikusgai, une oro

Gogoratu, HIRU3 aplikazioan zein webgunean ere ikusgai direla ETB3ko marrazki bizidunak, mugikorrean zein tabletean ikusteko. Badakizu, marrazki bizidun gogokoenak, azken nobedadeak zein kapitulu berriak, modu erosoan, nahi duzun lekuan eta unean ikusteko, Hiru3 app-a da zure aukera!